Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Nola ekingo diegu zinemagintzako sormenetik eta komisariotzatik kultura, generoa, arrazialitatea, feminismoa, identitatea, lurraldea eta antzeko kontzeptu konplexuei? 

Gu geuri buruzko zein narratiba sortu, ikusi eta entzun nahi ditugu pantailetan?

Eskolatik proiektuko kideok galdera horiek egiten dizkiogu gure buruari, eta esanahi berriak bilatzen ditugu. Ikuspegi kolektibotik ditugun ziurtasunetatik, zalantzetatik eta elkarrizketetatik abiatuta, film laburren hautaketa hau aurkezten dugu. Film horien helburua da begiradak zabaldu eta dibertsifikatzea, hots, beti eskuragarri ez dauden edo berriz ikusi nahi izan ez diren istorioentzako esparru bat eskaintzea. 

Pertsonaia indartsuak dituzten narratibak erakutsi nahi ditugu, geure burua islatuta sentitzeko argumentu-euskarriak dituztenak. Ohiko kontakizun pribilegiatuen begirada eroso, zentral eta hegemonikotik haratago doazen istorioak. 

Ez dugu ikuspuntu sinplista batetik esan nahi emakumeek ekoitzitako zinema-produkzio guztien ardatza beren bizipen anitzen konplexutasuna izango denik, baina egia iruditzen zaigu sexismoak eta matxismoak zehaztu dutela, zinemagintzaren historian zehar, nork ekoitzi ahal duen film gehiago. Hori dela eta, emakumeek egindako film boteretsuak erakustea gure eguneroko jardunbideetako bat da, eta, horrela, emakume indigena, beltz, mendebaldeko Europakoak ez direnen istorioei presentzia eman eta horiek txertatu nahi ditugu, kontakizun horiei zinemaren historian lekua emateko.

Emakume izatea emakume zuzendari batzuen lanak erakusteko zuzeneko ekintza gisa, zehazki, kolektibotik, komunitatetik, eta pertsonaiekin, herriekin eta eguneroko existentziekin duten konpromisotik sortzen duten emakumeen lanak erakusteko. 

Modu horretan, komisariotzako ikasle gisa, jaialdien eta erakusketa-aretoen programazio-dinamikak irauli nahi ditugu, eta, horretarako, ikuspuntua zabaldu eta dibertsifikatzeko beharrari erantzuten diogu. Horiek horrela, hegoalde globaleko hainbat latitudetako erresistentzia, sinesmen, izate-sakratu eta lurrarekiko harremanen eta identitateen inguruko film laburren hautaketa hau aurkeztuko dugu. 

 

Nacer de nuevo, Marta Rodríguez, Kolonbia, 1986-1987, 30’

María Eugenia Vargas (71 urte) eta Carlos Valderrama (75 urte) Gualí ibaiaren ertzean bizi ziren 1985eko azaroan Nevado del Ruiz izeneko sumendiaren elausoaren ondorioz ibaiak gainezka egin eta etxeak, objektuak, animaliak eta bikotearen gauza guztiak eraman zituen arte. Elausoa igarota baina oraindik kalteak pairatzen ari zirela, Hondako (Tolima) kirol-estadiora eraman zituzten eta bertan hartu zuten ostatu, Armeroko hondamendiak kaltetutako gainontzeko familiekin batera. Hasiera batean, hondamendiak eragindako familia horiekin bizi izan ziren, nazioarteko laguntzak kudeatzen dituen RESURGIR erakundeak eraikitako etxebizitzetara eraman zituzten arte. Adinekoek, aldiz, ez zuten etxebizitza propio bat izateko aukerarik jasotzen., eta momentu horretan sartzen da filma pertsonaia horien errealitatean. Egoera honen aurrean, bizitzaz zeharo maiteminduta dagoen María Eugenia baserritarrak bere burua behartuta ikusten du Hondako azokako plazan berarentzako eta bere animalientzako laguntza eskatzera. Carlos Valderrama, ostera, igeltseroa izan zen 40 urtetan zehar, eta, orain, artritisaren eta adinaren ondorioz fisikoki ezindua dagoenez, ez du lanposturik lortzen. Nacer de nuevo hirugarren adinari buruzko kronika da, bizitzaren eta heriotzaren arteko borrokari buruzkoa.
 

Mãtãnãg, a encantada, Shawara Maxakali, Charles Bicalho, Brasil, 2019, 15’

Mãtãnãg indiarrak suge batek hildako senarraren espirituari jarraitzen dio Hildakoen herriraino. Elkarrekin gaindituko dituzte mundu erreala eta espirituala banatzen dituzten oztopoak. Behin espirituen munduan, gauzak uste ez bezalakoak dira: naturaz gaindikoa beste forma batzuek gobernatzen dute. Baina Mãtãnãg bizirik dago, eta bere arimak bizirik daudenekin itzuli behar du. Filma Maxakali hizkuntzan ekoitzi zen eta azpitituluak ditu; izan ere, Mãtãnãg Brasilgo hego-ekialdeko Maxakali herriaren tradiziozko istorio batean oinarrituta dago. Filmaren ilustrazioak Aldeia Verdeko tailer batean egin ziren, Ladainha udalerrian, Minas Gerais estatuan.

Boneshaker, Nuotama Frances Bodomo, Ghana, 2013, 13’

Boneshaker filmak Ghanako familia migratzaile baten istorioa kontatzen du, hain zuzen ere, familiak Luisianako eliza mendekostear batera egiten duen bidaia. Bidaian zehar, tradiziozko erritual bat etxetik kanpo egiteak dakartzan zailtasunak ezagutuko ditu familiak.

* 2020-2021 Elías Querejeta Zine Eskolaren komisariotzako Amaranta Díaz Carnero, Laida Mendia Vicente eta Mariana Queen Nwabasili ikasleek programatutako saioa. 

 
 
 
Descripción Corta

Identitateak, eguneroko bizitzak, konexioak eta erresistentziak

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Identitateak, eguneroko bizitzak, konexioak eta erresistentziak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si