Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

The I Mine, Emilio Moreno,  Espainia-Herbehereak, 27'30

 

Gizakien historia orokorreranzko lehen maila “ni”-aren narratiba da: barne-kontakizun hori, zeinaren bidez nork bere burua sortzen duen. The I Mine filmean, paleo-antropologoak ikusiko ditugu gure arbasoen fosilak lurpetik ateratzen, meatzariak diamante bila dabiltzan bitartean. Era berean, historialari baten egunkariak haren bilaketa pertsonala azalduko digu, harentzat diamante preziatuena den horren bilaketa: Ni-arena. Begirada poetikoarekin, The I Mine-k historia idazten du fikzioa balira bezala jokatzen duten pertsonaia historikoekin, eta alderantziz, guk hizkuntzaren eta egiaren nozio desberdinekin dugun harremanari buruz hausnartzen duen narratiba esperimental batean.

The I Mine-k “Gizakiaren sorlekua” deitzen dioten Hegoafrikako eskualdera eramango gaitu, azken mende honetan gizakiaren arbasoen zenbait espezie aurkitu diren lekura, hain zuzen. Azken aurkikuntza 2013an egin zuten: orain arte ezezaguna zen hominido baten milaka fosil topatu zituzten. Aurkikuntza antropologiko horiek historikoki zerikusia izan dute inguru horretako metal preziatuen oparotasunarekin. Hori dela eta, pelikulak elkarrekin lotzen ditu, alde batetik, espezie gisa nor garen ulertzen laguntzen diguten fosilen bila dabiltzan haien irudiak eta, bestetik, lur horren azpitik zortziehun metrora grabaturiko irudiak, hau da, munduko diamante baliotsuenak atera diren meategian grabaturikoak. Lur horien pean, balioaren nozio desberdinak harri gisa –harribitxi edo fosil gisa– hezurmamitzen dira. Bien bitartean, protagonistak galdera hau egiten dio bere buruari: “Ni-a idazketaren eta berridazketaren geruzen azpian lurperatutako harribitxi bat ote da?”.

 
 
Descripción Corta

Begirada poetikoarekin, The I Mine-k historia idazten du fikzioa balira bezala jokatzen duten pertsonaia historikoekin, eta alderantziz, guk hizkuntzaren eta egiaren nozio desberdinekin dugun harremanari buruz hausnartzen duen narratiba esperimental batean.

Autor-es
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si