José Antonio Sistiaga (1932ko maiatzak 4, Donostia) euskal artista eta zinemagile esperimentala da. Bere lanik ezagunena eskuz margotutako … ere erera baleibu izik subua aruaren … film luzea da (1968-70).
José Antonio Sistiagak egindako 35 mm-ko film luze bat da, scope formatuan, koloretan eta soinurik gabe. Zuzenean zeluloidearen gainean margotu zuen eta, bertan, eguzkiak, hareak eta hezetasunak (sorkuntza-prozesuan zehar elementu horiekin kontaktuan egon zen filma) berebiziko garrantzia dute. Eskuz margotutako 108.000 fotograma dituen film horrek irauli egin zuen une horretara arte zeluloidearen gaineko pintura ulertzeko zegoen era.
Sistiagak ere parte hartzen du Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora zinema esperimentalaren erakusketan, Tabakaleran, irailaren 11tik urtarrilaren 31ra.
Esku-hartzea Tabakaleraren fatxadan, artistaren “ere erera baleibu izik subua aruaren...” Lana (1968-70) erabiliz.