Texto Destacado

Santiago F Mosteyrin-en erakusketa indibiduala. 

Multimedia
Imagen
Texto Horario
11:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00
Texto Fecha
2025 URT 23 - MAR 30
Pasada?
No
Descripción Larga

Eremu magnetiko lehor bat Santiago F Mosteyrínen erakusketa indibiduala da. Bertan, zentzumenetatik, tekniketatik eta landutako gaietatik abiatuz, hauskortasunaz duen ikuskera eskaintzen digu artistak: irudi anbiguoekin eta teknika sotilekin dugun harremana behatzera gonbidatzen gaitu. Hala, hutsuneetan barneratzea proposatzen digu; hor, zelatan daude gure babes-hesiak urratzen dituzten sentsualitate bortitzak, eta gorputz lehertuak. Paisaia distortsionatuetara erakartzen gaituzten puntadak dira; geografia harrigarri batean ikusmen-distortsioak eragiten dituzten eskuzko teknikekin sortutako atmosferak.

Desegindako irazkiek gure gorputzean eta gure begiradan talka egitea proposatzen digu Mosteyrinek: oihalak gastatzen eta eraldatzen dituzten higadura eta igurtzien ondorioak entzutera eta sentitzera animatzen gaitu. Haietan ikus ditzagun zauritutako formak; basamortuko paisaiak eta gorputz zatikatuak, gogorrak eta sentsualak. Izan ere, urradura horietan datza artistaren indarra, jakintza eta teknika.

Erakusketan, urradura teknika eta imintzio gisa agertzen da: eremu magnetikoak osatzen dituzten hariek erradiaziotik babesten gaituzte. Hortaz, hari horiek hausteak gure suntsipena dakar. Metafora horretatik abiatuta, erakusketaren izenburuak gizadiaren berezko ahultasunaz ohartarazten digu. Babesik gabeko agertoki honetan zauria bizi dugu, hauskortasuna barneratzen dugu.

Eremu magnetiko lehor bat komisariotza proiektu bat garatzeko Tabakaleraren egonaldi deialditik sortutako erakusketa da ─Garazi Pascual eta Iván Gómez ditu komisario─. Deialdiaren helburua tokiko eszena artistikoa sustatzea da komisarioei eta artistei lagunduz, emaitza gisa sortzen diren erakusketak Tabakaleraren urteko erakusketa-programan sartzeko. 
 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2025
Tipo Agrupación
Erakusketa
Información Adicional
Titular Invitados
Artista eta komisarioak
Futura?
Si