Aurtengo jardunaldiak Eremuaken bidez babestutako zenbait proiektu aurkeztera bideratuko dira. Zehazki, deialdi jarraituan eta Eremuaken praktika artistikorako laguntzen bidez babestutako sortzaileek parte hartuko dute, baita HARRIAK programako parte-hartzaileek ere (programa hori EAEko kultur etxeekin lankidetzan gauzatu da). Halaber, esparru berean, eremuak aldizkariaren 7. zenbakia ("zehatza” gaia oinarri duena) eta artista koadernoa aurkeztuko dira. Azken finean, jardunaldien helburua da Eremuaken berezko jarduera eta babestutako proposamenen aniztasuna sozializatzea.
Ostirala, urriak 16
17:00 AURKEZPENA
Andoni Iturbe eta Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritza) +Tabakalera + José Ramón Amondarain, Aimar Arriola eta Maider López (eremuak-eko komisio teknikoa)
17:15 Nora Aurrekoetxea
17:45 Olatz Otalora
18:15 Vis a Vis, Laura Diez eta Amaia Molinet
18:45 Atsedena
19:00 Teresa Lanceta (Aurkezpen birtuala)
20:00 Aurkezpena: eremuak#7 aldizkaria + artista-koadernoa berrinprimaketa, Ekoizpenaz gaindosiaz gehiegi ekoizten, Jon Mikel Euba
20:15 Clara te canta (Ekitaldia)
Larunbata, urriak 17
11:00 Ion Munduate
11:30 Ainize Sarasola
12:00 Ion Macareno
12:30 Galderen txanda | Turno de preguntas | Round of questions
13:00 Artiatx [1], Lekua lekutan + Azpi kultur elkartea [2], Atea
17:00 Antonio Menchen
17:30 Katixa Goldarazena
18:00 Atsedena | Descanso | Break
18:30 Miel Oyarzabal
19:00 Galderen txanda
19:30 Tripak (Ekitaldia)
[1] Javier Arbizu, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu
[2] Hitzaldian parte hartuko dute: Jon Ander Agirre, Iñigo Benito Molinero, Irati Grostidi.
Azpi Kultur Elkartea Maite Alonsok, Fran Fracak eta Ane Zaldibarrek ere osatzen dute.
IZEN-EMATEA
Jardunaldietan parte hartzeko idatzi e-mail bat eremuakjardunaldiak@gmail.com helbidera, honakoa zehazten:
- Izen-abizenak
- Zein saiotan parte hartu nahi duzun (aukera bat baino gehiago hautatu daiteke): 1) Ostiral arratsaldea 2) Larunbat goiza 3) Larunbat arratsaldea
Informazio gehiago: eremuak.net
Eremuak jardunaldiak: proiektuen eta ekintzen aurkezpena