Aurtengo Jardunaldien xedea da eremuak erakusketa kolektiboaren hirugarren edizioarekin –Hamahiru du izena– harreman- eta bizikidetza-esparrua sortzea. Lau urtean behin egiten da erakusketa hori, eta testuinguru artistiko hurbilari «pultsua hartzea» du helburu. Tabakaleran egingo da, 2022ko urritik abendura bitartean. Hala, Jardunaldietako parte-hartzaileen artean erakusketako zenbait artista egongo dira, eta, horiez gain, beste artista gonbidatu batzuk, erakusketatik «kanpo» dauden baina horren testuinguru zabala ulertzeko garrantzitsuak diren hainbat alderdi jorratuko dituztenak. Halaber, azken urtean eremuaken bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkezteko ere balio dute Jardunaldiek.
Ostirala, urriak 28
17:00 Aurkezpena: Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco) + Clara Montero (Tabakalera) + José Ramón Amondarain, Aimar Arriola eta Leire Muñoz (eremuak programaren komisio teknikoko kideak)
17:15 Raúl Dominguez
17:45 Mikel Ruiz Pejenaute
18:15 Gu, Ondoko erresidentzia (EU, gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko da)
18:45 Atsedenaldia
19:00 Basilika (EU, gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko da)
20:00 eremuak #9 aldizkariaren aurkezpena
20:15 Clara Elizondo (performancea)
Larunbata, urriak 29
11:00 Iñaki Imaz
11:30 Claudia Rebeca Lorenzo
12:00 Laida Lertxundi
12:30 Galderen txanda
13:00 Mahai-ingurua: Halfhouse (Alberto Peral) + Gabriele Muguruza + Irantzu Yaldebere
17:00 Santiago F. Moysterín
17:30 Miren Candina
18:00 Galderen txanda
18:15 Atsedenaldia
18:30 Guillermo Orjales
19:00 Itziar Bilbao Urrutia
19:30 Nazario Díaz
eremuak programaren 2022ko jardunaldiak