Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du 9000 euroko 2 laguntza praktika artistikorako esleitzeko.
Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuakek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin. Norbanakoak zein kolektiboak aurkeztu ahal izango dira.
Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an (astelehena) hasi eta martxoaren 13an (ostirala) bukatuko da; eta erabakia 2020ko martxoaren 20an (ostirala).
Informazio gehiago eta proiektuak aurkezteko ondoko helbide honetara bidali: eremuak@eremuak.net
Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du 9000 euroko 2 laguntza praktika artistikorako esleitzeko.