
Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eta arte-lanari datxekion prozesualitatea bultzatu eta babesteko hautemandako beharrari erantzuteko, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du jarduera artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.
Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin.
Testuinguru horretan egin da jarduera artistikoari zuzendutako laguntzen deialdia, oinarri hauen arabera:
Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 13an (asteartea) hasi eta azaroaren 7an (larunbata) bukatuko da; eta erabakia 2020ko azaroaren 25ean (asteazkena) jakinaraziko da, eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez.
EBAZPENA:
Artistak: Damaris Pan eta Leo Burge.
eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du jarduera artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.
