Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Donostiar Ereski Abesbatza (musika gregorianoa) eta Vomir (harsh noise wall) taldeek kontzertua eskainiko dute Ezorduan (Erritmoa eta iraultzak) programaren baitan.

Berrogei urte pasako ibilbidea egin ondoren kantari jarraitzen duen abesbatza donostiarra da Ereski. 80. hamarkadan nazioarterako jauzia egin ondoren, laudoriatua eta saritua izan da. Bere baitan gordetzen diren taldeen artean, Eskola gregorianista da tradizio luzeenetakoa duena.

“Aldaketarik ez. Garapenik ez. Ideiarik ez. Errukirik ez. Hemen dator ezereza.” Vomir-en musika halako azalpenekin aurkezten duenari ezin zaio aitzakiarik onartu. Musika deitzea arrisku bihurtu daiteke. Vomirrena, edo ezizen horren atzean ezkutatzen den Romain Perrotena, zarata monotilikoa, mugiezina, garbia, betirakotua da. Zarata latzeko horma (Harsh Noise Wall) izendatu zuen norbaitek.

Musika pizgarria da definizioz. Ez du beste aukerarik. Musikaren barne logikak, animaltasun gordinenei edo arrazionaltasun garatuenari ihes egiteko gaitasuna behin eta berriz berretsi duen horrek, arau propioak ezartzeko gaitasun oinarrizkoan gordetzen du bere esanezina, bere izugarria. Erdi aroaz geroztik, gure afektibitateetan eragiteko gaitasun horren eredu onartu dugun musika gregorianoa esaterako, jatorriz, entzulerik gabeko musika da. Audientziarik gabekoa. Bere fisikotasunean, kantariari hipoxia eraginez eta arkitektura dardartuz estasia eragiteko gaitasuna duen soinua.

Oinarrian, zarataren barne logika bera du. Inork entzuteko beharrik ez duten musikak dira biak. Baina guk entzuten ditugunak eta are gehiago, nahi ditugunak entzun. Askotan, aditu beharrik gabe.

Egitarau honetan aurkezten ditugun proposamenek, entzutearen gehiegikerien eta ez entzuteko ezintasunaren artean gure belarria dantzarazten duten soinuengan jartzen dute arreta. Soinu frekuentzien eraginkortasuna eta haien aurrean miloika modutan, plazeretik oinazeraino, kuzkurtzen diren gure belarrien irazkorrari buruz hausnartzea da helburua. Azken finean, gure hauskortasunaren kodeak ulertzeko ezintasunaren aurrean, haietan bustitzeko saiakera berri bat baino ez.

Descripción Corta

Donostiar Ereski Abesbatza (musika gregorianoa) eta Vomir (harsh noise wall) taldeek eskainitako kontzertua.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si