Imagen
Imagen
Descripcion

Ergosfera paperik gabeko arkitekto talde bat da (hamar urtez elkarte moduan antolatuta, eta gaur egun elkarlaneko kooperatiba bezala); hiri-ikerkuntzako proiektuak nahiz arlo horretan esku hartzeko proiektuak garatzen ditu Coruñan.  2006an hasi ziren lantegiak antolatzen eta hiri-ekintza zuzenak burutzen, baina, gaur egun, gure lana mikroikerketa kritikoa eta teoriazko hipotesi partekatua garatzea da, esperimentatu eta eztabaidatzeko zain dagoen ezagutza libre bezala. Eta, horretarako, sortzen zaigun edozein aukera erabiltzen dute (etikaren eta politikaren aldetik guretzat onargarria bada, jakina), bai hirigintzaren arlokoa, bai kultura-ekoizpenaren arlokoa.

Logika kapitalistak hiriaren ideia desnaturalizatuaren bidez soilik bideratzen dituzten ikuspegien aurrean –ideia horren barruan, kontrolari gogor heltzen diote ideologia guztiek, hirigintzako tresna bakar bezala–, besteak beste hutsaren, degradazioaren edo feismoaren kontzeptuak zalantzan jartzen dituzte, eta, aldi berean, beste kontzeptu batzuekin lan egiten dute, hala nola kanpokotasuna, inkrementalismoa edo agerraldi efimeroa.  Hiriari darion guztia interesatzen zaie, hiri-kontuen zergatiak ulertu nahi dituzte, formala denaren eta informala denaren inguruko diziplinazko aurreiritziak alde batera utzita. Orokorra eta bazterrekoa denarekin lan egiten dute, errepikapenarekin eta diferentziarekin, azpiegiturazkoari, bazterrei, herrikoia denari lotutako hiri-egoera berriekin. Esperimentala dena, autonomiaren, komunen edo gainerako naturen eremuan dela ere, lekuren batean gertatzen ari da dagoeneko. Arkitektura Kolektiboen sarearen zati dira. Hiriaren aldekoak dira.
Cargo - Nota descriptiva
Arkitektura taldea
Tipo
Artistas y Creadores