Literatura-irakasle, zinema-kritikari, Cahiers du Cinéma aldizkariko zuzendaria (1957-1963) eta zinemagilea. Éric Rohmer (1920-2010) dugu, nouvelle vague mugimenduaren buru teorikoa eta Godard, Rivette, Chabrol eta Truffauten gidari espirituala.
Klasizismoa eta modernitatea
Literatura-irakasle, zinema-kritikari, Cahiers du Cinéma aldizkariko zuzendari (1957-1963) eta zinemagile. Éric Rohmer (1920-2010) dugu, nouvelle vague mugimenduaren buru teorikoa eta Godard, Rivette, Chabrol eta Truffauten gidari espirituala. Prosazko zinemaren eta gardentasunaren defendatzaile (kamera ikusezina, zintzotasuna enkoadraketan, giza begiaren mailako begirada, errealitatearekiko errespetua), hiru sail zabal dira Rohmerren lanaren ardatz nagusiak, eskema beraren bariazio sinfonikoak hirurak ere.
Lehenengoan Six contes moraux, sei gizonezko protagonistak beren irudimenean bakarrik existitzen den nobela bateko heroi sentitzen dira. Maitasun-triangeluei eta amestutako desleialtasunei buruzko istorioak dira, zeinek “pertsonek benetan egiten dutena baino areago beren buruetan gertatzen dena” erakusten baitute. Horren erakusgarri dira, adibidez, Ma nuit chez Maud filmeko (1968) ingeniari jainkojalea edo Le Genou de Claire filmeko (1970) Jérôme libertinoa; beraz, komeni da arretaz erreparatzea hitzen eta ekintzen arteko desorekari.
Comédies et proverbes sailean, berriz, erregistroa aldatzen du Rohmerrek (erreferentzia antzerkira aldatzen da), bai eta narratzailearen figura ere (hirugarren pertsonan kontatutako filmak dira, eta emakumeak dira saileko sei protagonistak) laurogeiko hamarkadako gazteen maite-jokoak erakusteko: gazteok beldur handiagoa diote bizitzaren monotoniari beren sentimenduen azterketari baino. Hori gertatzen zaie La Femme de l’aviateur filmeko (1980) protagonistari, abentura xerka etengabean beti, Le Beau Mariage filmekoari (1981), kosta ahala kosta ezkondu nahian, edo Pauline à la plage filmekoari (1982), non protagonistaren heldutasun sentimentalik ezak kontraste nabarmena egiten baitu lehengusinaren zentzutasunarekin.
Baina zinema denboraren eta espazioaren artea dela sinetsita, hau da, munduaren aurrean zabaltzen den leiho bat, non ikusezina erakusteko eta iradokitzeko bide bakarra ikusten dena erakustea baita, Rohmer bere lehenengo film-sailera itzuliko da Contes des quatre saisons sailean; izan ere, antzekotasun meteorologikoak ditu lehenengo saileko filmekin, eta, izenburuak adierazi bezala, urtaroen igarotzearekin lotuta daude saileko lau filmak: udaberria eta uda, maitasunarekin; negua, desamodioarekin; eta udazkena, heldutasuneko desengainuekin. Oraingoan, desioak hizkuntzaren eta pentsamenduaren bidez azaltzen dituzten pertsonaia helduak dira protagonistak.
Modernitatearen zinemagile petoa, sailak egin ahala beste film batzuk ere tartekatu zituen Rohmerrek: horietan, historiari buruzko bere ikuspegi berezia ematen du batzuetan, haren forma antzeztuta (Die Marquise von O..., 1975) edo garai bateko Paris digitalki sortuta (L’Anglaise et le Duc, 2000), eta beste batzuetan, berriz, saiakeran murgiltzen da —Les Rendez-vous de Paris (1994)—, non travelling luze bat estiloariketa bihurtzen baita.
PROGRAMA
2020/10/02 (19:00)
EL RAYO VERDE –Le Rayon vert– (Éric Rohmer, 1984)* Aurkezpena: Marie Rivière (aktorea).
2020/10/08 (19:00)
NIRE GAUA MAUDEN ETXEAN –Ma nuit chez Maud– (Éric Rohmer, 1968)* Aurkezpena: Mariasun Landa (idazlea).
2020/10/15 (19:00)
(19:00) MAHAI-INGURUA [TABAKALERA>Z Aretoa]
Todos los caminos llevan a Rohmer
Parte-hartzaileak:
-
Ricardo Aldarondo (zinema kritikaria eta El Diario Vasco egunkariaren Kultura saileko erredaktorea).
-
Antonio Santamarina (Filmoteca Españolako Cine Doré aretoaren kudeatzaile ohia).
Moderatzailea:
-
Joxean Fernández (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).
(20:00) PROIEKZIOA [TABAKALERA>Zinea]
LA RODILLA DE CLARA –Le Genou de Claire– (Éric Rohmer, 1970)
* Aurkezpena: Ricardo Aldarondo (zinema kritikaria eta El Diario Vasco egunkariaren Kultura saileko erredaktorea) eta Antonio Santamarina (Filmoteca Españolako Cine Doré aretoaren kudeatzaile ohia).
2020/10/23 (19:00)
LA MARQUESA DE O –Die Marquise von O…– (Éric Rohmer, 1975)2020/11/05 (19:00)
PAULINE EN LA PLAYA –Pauline à la plage– (Éric Rohmer, 1982)2020/11/11 (19:00)
CUENTO DE PRIMAVERA –Conte de printemps– (Éric Rohmer, 1989)2020/11/19 (19:00)
CUENTO DE INVIERNO –Conte d’hiver– (Éric Rohmer, 1991)2020/12/03 (19:00)
PARISKO HITZORDUAK –Les Rendez-vous de Paris– (Éric Rohmer, 1994)2020/12/10 (19:00)
CUENTO DE VERANO –Conte d’été– (Éric Rohmer, 1995)2020/12/17 (19:00)
CUENTO DE OTOÑO–Conte d’automne– (Éric Rohmer, 1997)2020/12/23 (19:00)
EMAKUME INGELESA ETA DUKEA –L’Anglaise et le Duc– (Éric Rohmer, 2000)