Texto Destacado

erro(re)tik proiektua azken urteetan Tabakaleran planteatu ditugun hainbat galderatatik sortu da: nola diseinatu daiteke zeharka bada ere zaintzak praktikan jartzen dituen kultura-erakunde bat? Nola sortu daiteke erakunde-espazio ireki eta anitz bat?...

Multimedia
Imagen
ERRO(RE)TIK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Contenido Relacionado
Texto Fecha
2020 - 2024
Pasada?
No
Descripción Larga

erro(re)tik proiektua azken urteetan Tabakaleran planteatu ditugun hainbat galderatatik sortu da: nola diseinatu daiteke zeharka bada ere zaintzak praktikan jartzen dituen kultura-erakunde bat? Nola sortu daiteke erakunde-espazio ireki eta anitz bat? Nola konprometitu gaitezke aniztasunarekin eta zaintzekin hain konplexua den egitura baten barnean? Zeri esaten diogu “aniztasuna”? Posible al da lan kolektiboa eta proiektu kulturalak erroretik birpentsatzea? 

2020 eta 2022 urteen artean aniztasunera bideratutako lanak sendotu nahi dugu, eta lan horri dimentsio bateratu eta zeharkakoa eman. Gure helburua da Tabakaleran topagune irekiak, parte-hartzaileak eta aldi berean kritikoak sortzea; barne-hausnarketa eta egiturazkoa sustatzen duten espazioak. Medialab eta Hezkuntza arloez gain, zenbait eragilek ere parte hartzen dute proiektuan, hala nola Artaziak koop. erakundeak eta beste hainbat kolektibok. Horien artean, aipatzekoa da Why Not fundazioa, osasun mentalaren arloan aritzen dena.

Proiektuaren izena erro(re)tik da. Horren bidez, alde batetik, azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela erroretik hitz egitea eta errorea edozein eraldaketa kolektibotako funtsezko zatia dela onartzea. Bestetik, izenburuak “errotik” hitza barne hartzen du, eta horren bidez erreferentzia zuzena egiten dio Tabakaleraren egiturari berari eragingo dioten aldaketa erradikalak ahalbidetzearen garrantziari. Horretarako, esparru orokor bat proposatzen dugu, horren barruan hainbat lan-ildo eta ekintza zehatz garatzeko:

- Tabakalerako lantaldeari, programei eta lan-moduei eragingo dien egiturazko hausnarketa egitea.
Arrazakeriaren aurkako, inklusio-politikei, osasun mentalari eta feminismoari buruzko barne-prestakuntza batzuk egiten ari dira.


- Komunitate-bitartekaritzako prozesua, osasun mentala, zaintza eta aniztasuna ardatz hartuta.
Prozesu hau Why Not Fundazioarekin elkarlanean abiatu genuen 2015ean, kolektibo berriak bat egin dute eta aurrera darrai. Prozesu hori zuzenean eragiten ari da Tabakalerako politika eta programetan.
Aurten, 2022an, UNIK - Adimen Kaotikoaren Unibertso Naturala taldea sortu da, bi astean behin Tabakaleran biltzen dena.

- I. eta II. mintegi desbideratua.
Mintegia programa publiko gisa, alde batetik, proiektuan jorratutako gaiei buruzko eztabaida-guneak irekiko dituena; eta, bestetik, diskurtsoari eskainitako guneetatik, normalean, baztertuta dauden pertsonen parte-hartzea sustatuko duena.

  • Mintegi desbideratua I (2021): Mintegi desbideratua (erroretik) eta erradikala (errotik) I
  • Mintegi desbideratua II (Maiatza 2022): Mintegi desbideratua (erroretik) eta erradikala (errotik) II
Temática
Imagen Listado
Imagen
ERRO(RE)TIK
Año
2020, 2021, 2022, 2023, 2024
Tipo Agrupación
Proiektua
Contenido Relacionado
Futura?
No