Multimedia
Imagen
Marta van Tartwijk Es la imagen de un río TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2023/10/02 - 2023/12/22
Pasada?
Si
Descripción Larga

Jaiotzan eta hurrengo hilabeteetan, munduarekin dugun lehen harreman sentsorialetako bat ahoaren bidezkoa da. Freuden arabera, ahoaren fasea hemezortzi hilabete inguru ditugunean amaitzen da, hain zuzen ere mintzamena garatzen hasten denean. Ahoz dastatzeko eta sentitzeko beharra galtzen dugu, izendatzen ikasi ahala. Hitzaren proiekzio bat dago objekturantz, jadanik listu-jariakinetik urrun dagoena, berriro guregana erakartzeko. Hitza gure organismora konektatzeko modu bat da. Mundua gure gorputzetik ateratzen dugu berriro hitzarekin lotzeko. Eco eta Narcisoren mitoan bezala, eta idazle askok tratatu duten moduan, hala nola Gloria Anzaldúak, paisaia, gorputza eta lengoaia modu nahasian lotzen dira, joan-etorriko bideak sortuz. Mitoan, Narcisok uretan islatutako irudiarekin bat egiten du, eta lore bihurtzen da; Eco, berriz, besteek esaten duten azken hitza errepikatzera kondenatua, kobazulo batean sartu eta bere gorputza kobazulo horren zati bihurtzen da, bere ahotsa bakarrik geratzen den arte. Bi kasuetan, errepikapenaren eta bikoitzaren ideiak gorputzaren eta paisaiaren arteko fusioa egituratzen du. Zerbaiten antza izatean, beste zerbaiten lekuan zerbait jartzean, irudikatzean, ustekabeko harreman berriak sortzen dituen deformazioa agertzen da. Irudikapenean gertatzen dira harreman horiek. Marrazki bat, poema bat lurralde bat dira. 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Marta van Tartwijk Es la imagen de un río TBK
Año
2023
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Invitados
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra