Eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia.
Zein harreman gustatuko litzaiguke izatea gure gertuko komunitatearekin? Nolakoak dira eskola barruko eta kanpoko espazio publikoak? Nola baldintzatzen eta aldatzen dituzte espazio hauek gure eguneroko harremanak? Nola baliatu praktika artistikoak harreman eta begirada berriak eraikitzeko?
Eskola aldiriak eskolako, auzoko edo hiriko espazioetan arte eta hezkuntza proiektu kolaboratibo bat garatzeko deialdia da. Lan moduak birpentsatu eta hezkuntza komunitatea indartzen dituen ikaste prozesuak abian jartzeko aukera eskaintzen du.
Azken urteetan “Haurren hiria” bezalako proiektuei esker, hiritartasuna, hiritarren parte hartzea, eskola eta hezkuntza kontzeptuak modu zabalago batean ulertzen dira. Kalea, plaza, auzoa, eskola, eta abar hezkuntza artistikoen proiektuen garapenerako testu-inguru eta lanerako espazio bihurtu dira, eraldaketa soziala sustatzen duten aukerak eskainiz.
Zentzu honetan, Tabakalerako proiektu kulturaletik, hezkuntza arloaren bitartez, hezkuntza proiektuak eta prozesu esperimentalak bultzatu nahi dira kultura garaikidea eta praktika artistikoak hausnarketarako, ikaste prozesuetarako eta alternatiba sortzaileak garatzeko tresna gisa proposatuz.
Eskola Aldiriak 3. edizio honetan, bigarren modalitate bat zabalduko da berrikuntza bezala. Bigarren hau Gipuzkoako ikastetxeetara zuzendua egongo da.
Deialdiaren oinarriak:
Eskola aldiriak III (Pdf - 1 Mb)