Subtitulo
ARIZMENDI IKASTOLAREKIN GARATUTAKO PROIEKTUA
Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Eskola aldiriak III deialdiari erantzunez, Eskoriatzako Arizmendi ikastolako eragile ezberdinek Eskola bideak: Gelditu, lasaitu eta bizi! egitasmoa jarri zuten abian 2017-2018 ikasturte hasieran, Tabakalerako hezkuntza taldearen laguntzaz. Irakasle, guraso, hezitzaile eta ikasleek, eskolara oinez joateko bideak atseginagoak, osasuntsuagoak eta seguruagoak egiteko hausnarketa prozesu batean murgildu dira. Horrela, kontzeptu ezberdinak jorratu dituzte, hala nola, land art-a, soinu paisaia, usaimena... eskolara oinez joateko bideak ikuspuntu ezberdinetatik landuz.


Proiektu honekin ikasleak ingurune naturalarekiko harremanaz, ohitura osasuntsuez eta segurtasun-neurriez jakitun izatea bilatu da. 


Proiektuan zehar Mario Paniego artistaren eta Garaion NaturArtea elkartearen laguntza izan dute. 


Proiektuaren laburpen-bideoa: https://vimeo.com/278148996

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Proiektua