Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

l artesano izeneko saiakeran, Richard Sennett-ek bi eskuen koordinazioa eta lankidetza interakzio sozialaren isla gisa deskribatzen ditu. Horretarako, pianoaren birtuosoaren adibidea erabiltzen du. Soziologoak Erdi Aroko tradizioan kokatzen du bere ikerketa, eta bertan, eskua bista eta adimena bateratzen dituen tresna nagusia da. Baina, esfera indibidualean mantendu ordez, pentsamenduaren eta prozesu materialen teilakatzea kolektiboki lan egiteko moduetara eramaten du autoreak.

Norabide horretan, mahai bat proposatzen dugu, lankidetza-logikatan oinarritutako argitalpen-esperientziez hitz egiteko. Kontua ez da ikuspuntuak aurretiazko borondate batzuen batuketara murriztea, edo gizakiaren barruko egia bat gordetzea (“guztiok osatzen ditugu talde txikiak”, dio eskizoanalisiak), baizik eta proiektu hauek ahalbidetzen dituzten eta eskutik eskura ugaritzen diren parte-hartze eta elkarrizketa‑mekanismoetan zentratzea arreta.

Parte-hartzaileak: Nuria Enguita eta Laura Vallés (Concreta aldizkaria), Usue Arrieta eta Nader Koochaki (-Zko argitaletxea) eta Donostiako AZPI kolektiboko kideak. 

Descripción Corta

Mahai inguru bat lankidetza-logikatan oinarritutako argitalpen-esperientziez hitz egiteko.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2023
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Arte Garaikidea lan editorialaren ikuspuntutik
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si