«Augmented Spatiality» 2015ean Estokolmon ospatu zen arte publikoari eskainitako egitasmo baten izena da. Bertan, artelanek, performanceek eta bestelako ekitaldiek esfera publikoan gertatu ohi diren bestelako prozesu espazialekin bat egiten dute. Egitasmoak artista, hiritar, erakunde eta azpiegitura publikoak marko berean batzen ditu, hauek ospatzen diren lekuetan gertatzen diren kultur, hezkuntza eta bestelako gertakizun ekonomiko nahiz politikoak azaleratuz. Landutako gaien artean, ibilaldi kritikoak, gentrifikazio prozesuak, bertakotasunaren ideiak eta hauek soinu paisaiarengan dituzten ondorioak topa ditzazkegu.
«Augmented Spatiality» 2015ean Estokolmon ospatu zen arte publikoari eskainitako egitasmo baten izena da. Bertan, artelanek, performanceek eta bestelako ekitaldiek esfera publikoan gertatu ohi diren bestelako prozesu espazialekin bat egiten dute.