Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Espero tu (re)vuelta, Eliza Capai, Brasil, 2019, 93'

*Renan Camilo, Ekhiñe Etxeberria, Florencia de Mugica eta Laida Mendiak komisariatutako saioa (Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza ikasleak).

 

Eliza Capaik zuzendutako dokumentala da eta 2013tik Jair Bolsonaro presidentetzara iritsi bitartean Brasilen gertatu ziren ikasle-mugimenduen borroka aurkezten du. Dokumentalak Amnesty International saria eta Peace Film Prize Berlinale saria jaso zituen.

Espero tu (re)vuelta filmak ikasle-borroken ikuspuntua aztertzen du, Bigarren Hezkuntzako hiru ikasle ohien ikuspegitik: Lucas Penteado, Marcela Jesús eta Nayara Souza. Hiru ikasle ohi horiek euren hitzen bidez jasotzen dituzte 2013an geratu ziren protesta-olatu handiak, zeinak 2016an Dilma Roussek bere kargutik kentzeko prozesuarekin eta 2018an Jair Bolsonaro Errepublikako presidentegaiaren garaipenarekin nagusitu ziren. Filmaren puntu nagusia Geraldo Alckmin-ek, São Pauloko gobernu probintzialeko gobernariak, iragarritako eskola-berrantolaketaren aurka 2015ean gertatu ziren eskola-okupazioak dira. Berrantolaketa horrek aurreikusten zuen 90 eskola baino gehiago itxi eta 300 mila bat ikasle beste unitate batzuetara eramango zituztela. Okupatu eta Eutsi lelopean, ikasleek 200 eskola baino gehiago okupatu zituzten, eta herrialde osoko gazteentzako inspirazio-iturri izan zen.

Filmeko hiru narratzaileek hainbat ikuspuntu eta esperientzia proposatzen dituzte, baina denek dute komunean kalitatezko hezkuntza publiko eta hiri inklusiboago baten aldeko aktibismoa. Eskubide kolektiboen aldeko borroketatik lorpen indibidual garrantzitsuak ere lortu ziren: okupazioetan sortu eta jorratu ziren eztabaidak, feminismoarekin, LGBTQ+ gaiekin eta antiarrazakeriarekin lotutakoak. Gazteek eraldatu egin zituzten euren arteko harremanak, eta munduan elkar ikusteko eta euren burua aurkezteko moduak.

TRAILERRA (gaztelaniaz): https://www.youtube.com/watch?v=klmRsO4kVZQ&t=19s

TRAILERRA, Eliza Capaik iruzkindua: https://www.youtube.com/watch?v=vXIAMLqdo_w

 

SINOPSIA

Brasilen krisi politiko, sozial eta ekonomikoa areagotu egin zenean, batik bat 2013. urtetik aurrera, ikasleek bere egin zituzten kaleak eta eskolak okupatu zituzten, kalitatezko hezkuntza publikoaren eta benetako herrialde inklusibo baten aldeko protesta masiboetan. ESPERO TU (RE)VUELTA filmak 2013ko martxetatik hasi eta Jair Bolsonaro presidentearen 2018ko garaipenera bitartean gertatu ziren ikasle-borrokak erakusten dizkigu. Mugimenduaren beraren hizkuntzan inspiratu eta hizkuntzarekin osatutako film hori hiru ikasleren ahotsek zuzentzen dute; hirurak dira borrokaren ardatz nagusien ordezkari, eta mugimenduaren gatazkak azalduz eta haren konplexutasuna agerian utziz eztabaidatzen dute narratiba. ESPERO TU (RE)VUELTA izenburua Leto Williamek sortu zuen 2015ean, "Oficina" (tailerra)izeneko kartel‑sortaren parte gisa.

*Espero tu (re)vuelta filmari Amnesty International saria zergatik eman zitzaion justifikatzean, epaimahaiak adierazi zuen filmak gaur egungo gertaeren erretratatua egiten duela, 2013 eta 2018 artean gertatutakoa gorabehera, saria emateko unean zegoen testuinguru politikoaz bestelako testuinguru batean. Feo Aladag epaimahaikide, zuzendari eta aktore austriarrak irakurritako iruzkinak, jarraian osorik transkribatu denak, merezi duena ematen dio filmari:

Imajina itzazue zeuen seme-alabak kaleetan martxan doazela gobernuak eskolak itxi nahi dituelako. Imajina itzazue zeuen seme-alabak gas negar-eragileek eta polizien borrek kolpatuta. Horixe da, hain zuzen ere, Brasilgo errealitate bortitzaren zati bat. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu eta hirurogeita hamar urtera, Brasilgo haur eta gazteei galarazi egiten zaie kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea. Ehunka eskola publikok gobernuaren politiken biktima izateko arriskua dute, eta politika horiek ez dute aintzat hartzen guztiek hezkuntzarako duten beharra eta eskubidea, edozein dela ere haien gizarte-egoera. Bereziki familia behartsuak eta gizarte-egoera ahulekoak dira kaltetuenak.Baina Brasilgo gazteek ezin dute hori onartu erresistentzia bizi, argi eta ausartik gabe.

Aurtengo Amnesty International sariaren irabazleak apurtu egiten ditu egitura konbentzionalak narratiba dokumental ez-lineal baten bidez. Argia ematen die gazteei demokraziaren eta hezkuntzaren aldeko euren borrokan. Halaber, erakusten du protagonista gazte horiek nola bizi dituzten balio solidario eta demokratikoetan oinarritutako harremanak. Horrelakoak dira behartuta, baina baita modu erakargarrian ere. Inoiz ez diete uzten euren artean hain ausartak ez direnei eta hain konprometituta ez daudenei euren ahotsak isilarazten.} Euren helburuen, itxaropenen eta giza eskubideen alde borrokatzen dute, horrexegatik joaten dira ingurukoengandik urrats bat aurrerago. Film bikain honek itxaropena ematen digu eta bultzatu egiten gaitu, belaunaldi guztien bidez eta mugetatik haratago, gure ahotsa entzunaraztera eta oinarrizko giza eskubideen aldeko jarrera hartzera. Eta defendatu behar dugun giza eskubide oinarrizkoenetako bat, denok batera defendatu behar duguna, guztiontzako hezkuntza da.

Saria eskertzean, Eliza Capaik honako hau adierazi zuen:

[…] Nire amesgaiztorik okerretan ere, inoiz ezin izan nuen imajinatu film hau Brasilek orain bizi duen testuinguruan estreinatuko zenik. Brasilek bere historiako eskuin-muturreko lehen presidentea aukeratu berri du. Jair Bolsonaro Brasilgo herritar onak armatzeko promesarekin aukeratu zuten, eta Brasil beti izan da, eta Amnesty International oso ondo daki hori, munduko indarkeriaren gailurrean. Beltzen, LGBTQ+ komunitatearen eta emakumeen aurkako indarkeriaren gailurrean gaude beti. Jair Bolsonaro aukeratua izan zen Brasilen era guztietako aktibismoarekin amaituko zuela agindu zuelako, pertsona gorri guztiak, gu bezalakoak, espetxera edo erbestera eramango zituela hitz eman zuelako.Eta nire amesgaiztorik okerrenetan ere, inoiz ez nuen imajinatuko Luiz Inácio Lula da Silva gure presidente ohia, 2018an Brasilgo presidente berria izateko inkesta guztietan nagusi izan zena, ezin izango zela hauteskundeetara aurkeztu, Sergio Moro izeneko epaile batek atxilotu zuelako, eta epaile hori bera da orain eskuin-muturreko presidente horren justizia-ministroa. Eta niretzat, Lularen irudia eta Marielle Francoren irudia —duela urtebete baino gehiago hil zuten Rio de Janeiroko faveletako emakume beltza— Brasilgo bidegabekeriaren aurpegiak dira. Honako hau esan nahi duen gobernu berriaren aurpegiak dira: "Zuek, pobreok, ez duzue merezi Brasilgo presidente izatea. Emakume beltzak, isil zaitezte. Zu, LGBTQ, sar zaitez berriro armairuan. Emakumeok, itzul zaitezte sukaldera. Hortaz, zine zuzendari, brasildar gisa, hemen egoteak gauza asko adierazten ditu, eta ez soilik niretzat. Eta niretzat ohore handia da hemen egotea oinarrizkoenaren alde borrokatzen duten Brasilgo ikasleei, ikasle pobreei, ikasle beltzei buruzko film batekin.} Sari hau mundu hobe baten alde, justiziadun mundu baten alde eta mundu osoan hezkuntza kritikoago baten alde borrokatzen duten ikasle, gazte eta pentsaera gazteko zaharragoentzat da. Eskerrik asko.

 

NARRATZAILEAK

Lucas Penteado

Lucas beltza da eta São Paulon bizi da amarekin, aitarekin eta anai txikienarekin. Lucasek telebistako publizitateetan parte hartzen zuen txiki-txikitan eta beti amesten zuen aktore eta abeslari izatearekin. Bere eskolako, Caetano de Campos, okupazioaren liderretako bat izan zen, eta mugimenduan ezaguna egin zen, Interneten biral bihurtu ziren abestiak eta poesia sortu zituelako. Slam Resistance irabazi zuen. São Pauloko hiriguneko Roosevelt plazan emanaldi hunkigarriak egin zituen, eta beti hitz egiten zuen arrazakeriaz eta beltz guztien batasunaz. Bere amak, doña Andreak, beti parte hartu izan du emakume beltzen mugimendu sozialetan. Duela gutxi, Lucas Globo kanaleko Viva la Diferencia telenobelako aktore-zerrendan sartu da, eta gaur egun Bandeirantes kanaleko NBA Freestyle saioa aurkezten du.

Marcela Jesús

Marcelak ikasle-okupazioetan hartu zuen parte 2015 eta 2016 urteen artean, eta bere eskola okupatu zuen São Pauloko gobernuaren eskolak berrantolatzeko proiektu baten aurka.< 2016an, bere prestakuntza artistikoari hasiera eman zion, ROZÁ antzezlanarekin. Ondoren, Martha Kiss Perronek zuzentzen duen ColectivA Ocupación taldean sartu zen, eta 2017an São Pauloko Nazioarteko Antzerki Erakusketan parte hartu zuen, Invítame a una revolución en yo puedo bailar performancearekin. 2018an, berriz, Cuando se rompe quema obran hasi zen aktore eta dantzari, eta horixe da bere egungo lana, ColectivA Ocupación taldearekin. Lan honekin, Ingalaterrara ere bidaiatu zen, eta, han, Leedsen eta Manchesterren aritu zen. Horrez gain, Manchesterreko Unibertsitateko ikasleei antzerki-tailerrak ere eman zizkien.

Nayara Souza

Nayara unibertsitateko ikaslea da, emakumea, feminista, bisexuala, 24 urte ditu eta São Paulotik gertu dagoen hiri batean jaio zen.} São Pauloko Ikasleen Estatu Batasuneko (UEE- SP) presidentea izan zen 2017tik 2019ra bitartean. Ikasleen mugimenduaren borrokan eta kide den erakunde politikoan, Gazte Sozialisten Batasuna (UJS), oinarrituta eraiki zuen bere militantzia. Estatuko Hezkuntza Plana osatzen eta onartzen lagundu zuen. Elkarlanean aritu zen Bigarren Hezkuntzako ikasleekin garai hartan São Paulo probintziako gobernadore zen Geraldo Alckminaren eskola-berrantolaketaren aurkako borrokan. Eskola-elikadurarako diru publikoa desbideratzearen aurkako borrokaren buru izan zen, eta São Paulo Probintziako Legebiltzarra (ALESP) okupatu zuen. São Pauloko hiriburuko João Doria alkatearen kudeaketaren pribatizazioen aurka eta ikasleen garraio-txartelaren programako murrizketen aurka borrokatu zuen. Eutsi egin zien 2016ko estatu-kolpeari eta ideia faxisten aurrerapenari; aldi horretan, Jair Bolsonaroren gobernu autoritarioaren aurka borrokatu zuen, Brasilgo hezkuntza publikoan murrizketen aurkako ikasleen borrokaren mugimendu historikoan (#TsunamiDeLaEducación).

Eliza Capai

Eliza Capai kazetari egresatua da São Pauloko Unibertsitateko Komunikazio Eskolan, eta OpenDocLab | MIT, Massachusettseko Institutu Teknologikoan osatu zuen bere prestakuntza, bekadun gisa. Generoarekin eta gizartearekin lotutako gaiei buruzko dokumentalak egiten ditu.

Elizak Berlingo Zinemaldian (2019) estreinatu zuen ESPERO TU (RE)VUELTA bere hirugarren film luzea, eta Amnesty International Saria eta Bakearen Saria jaso zituen. Dokumentala 100 zinemalditan baino gehiagotan aukeratu zuten, eta 20 sari baino gehiago jaso zituen. 2016an, O jabuti e a anta bere bigarren film luzea estreinatu zuen. Film horretan, erriberako pertsonaien eta indigenen bidez, Amazoniako erraldoi hidroelektrikoei buruzko gogoeta egiten du. 2014an, Severinas Brasilgo paramoko emakumeen autonomiari buruzko bere film laburra finalista izan zen Iberoamerikako Kazetaritzaren García Marqués Sarian. Bere lehen film luzeak, Tan lejos es aquí (2013), emakumeen egoera aztertzen du Afrikan zehar egindako bidaia batetik abiatuta, eta film onenaren sariarekin estreinatu zuen Rio de Janeiroko Zinemaldiko Rumos erakustaldian. Brasilgo eta kanpoko beste sari batzuk ere baditu. Elizak telebistarako eta webgunerako hainbat film labur eta serieren zuzendari eta gidoilaria da, baita 80 hiritan baino gehiagotan modu independentean aurkeztutako #Resistencia (2017) film ertainarena, En el lento deprisa del tiempo film labur sarituarena, eta Ikerketa Kazetaritzako Agentzia Publikoarekin lankidetzan egindako Está prohibido hablar en Angola seriearena ere.

 

 

 

 

Descripción Corta

Espero tu (re)vuelta, Eliza Capai, Brasil, 2019, 93'


*Renan Camilo, Ekhiñe Etxeberria, Florencia de Mugica eta Laida Mendiak komisariatutako saioa (Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza ikasleak).


 

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2021
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si