Imagen
Imagen
Descripcion

Estanis Comella (1985, Lleida). Besteak beste, Azkuna Zentroa Bilbao, Tabakalera Donostia, Bulegoa z/b Bilbao, Centro Centro Madrid, Bombon Projects Barcelona, etHall Barcelona, Centre d 'Art la Panera de Lleida, Carreras Múgica Bilbao eta Azala Lasierra bezalako lekuetan erakutsi du bere lana.

Antolatzeko sistemen eta hedatutako displayen bidez egiten du lan, irudiarekin, lerro analogikoekin, soinuarekin edo eskulturarekin egindako jarduteetatik sortzen diren ekitaldiak batu ahal izateko. Egin dituen azken erakusketen artean, honako hauek daude: Okela Sormen Lantegian (Bilbo) egindako AMP XX Urdina/Azul; CentroCentro espazioan (Madril) Josu Bilbaorekin egindako loà ots erakusketa, Sonia Fernández Pan komisarioak antolatutako Mirror becomes a razor when it’s broken zikloaren barnean; Carreras Múgicako Hallean (Bilbo) egindako HNDKRFTD 200; Egia Kultur Etxean (Donostia) egindako Last Trax (Eremuak); Centre d’Art La Panera zentroan (Lleida) egindako eta Antoni Jové eta Anna Roigé komisarioek antolatutako Tinta Fresca; Bombon Projects-en (Bartzelona) Ángels Miralda komisarioak antolatutako Strange Truth; Arizko Dorretxean (Basauri) egindako Se bate en los bordes como poste de la tienda reventado.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista 
Tipo
Artistas y Creadores