Imagen
Imagen
Descripcion

 

Geografia eta Historian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Madrilgo Udaleko hainbat udal-liburutegi publiko zuzendu ditu 1990etik. Bertan, irakurzaletasuna sustatzen espezializatu zen, eta kulturarekiko interesa pizten duten proposamenak diseinatzen eta sortzen ibilbide luzea egin zuen, batez ere haurren artean.

Hainbat argitalpen espezializatutan jasotako proiektuak dauzka, hala nola Hezkuntza eta Liburutegia edo Nire Liburutegia proiektuak. Hauek ponentzia ezberdinen bitartez transmitituak izan da tokian tokiko kongresu edota maila nazionaleko jardunaldietan, baita Haur eta Gazte Literaturako jaialdietan.

Irakurzaletasuna eta liburutegia sustatzeko, eskolako irakasle eta liburuzainen hezitzailea izan da hezkuntza, kultura eta kirol ministerioaren eskola-liburutegia garatzeko programen barruan.

Gaur egun, El Retiro parkean dagoen BPM Eugenio TRIAS- Casa de fieras-en zuzendaria da. Liburutegi honek, 2017ko Gizarte Liburutegia Fundazioaren "liburutegi Publikoa eta Konpromiso Soziala" saria jaso du “La lectura que da vida” proiektuagatik (liburutegiaren eta Niño Jesús Unibertsitate Ospitalearen arteko lankidetza-programagatik). Proiektu honek, profesional espezializatuen eskutik, epe luzerako ingresatuta egon behar diren ume, gazte, psikiatriako gaixo eta onkologiako gaixoei bideratutako irakurketa-animazioa garatzeko eta erabiltzaile prestakuntzarako jarduerak programatzea du xede.

 
Tipo
Invitados