Imagen
Imagen
Descripcion

1992, Cuenca. Bilbon bizi eta lan egiten du.

Proyecto Hemen ekoiztu eta zuzentzen du, neoartisautzako laborategia, arte eta diseinuaren arloko elkartrukerako, sorkuntzarako eta prestakuntzarako ekoizpen garaikideko gunea.

Arte Ederretan graduatu zen UCLMn (Cuenca), eta Zeramika: Artea eta Funtzioa Masterra egin zuen UPV-EHUn (Bilbo). Bere proposamen artistikoa marrazkiaren, eskulturaren, objektuaren, diseinuaren eta artisautzaren arloetan zentratzen da. Gaur egun, material berriak sortzeko ikerketa proiektu bat garatzen ari da, hondakin eta osagai organikoetatik abiatuta, ekoizpen artistiko eta esperimentalerako.

Erakusketa indibiduala egin du Bilbaoarte Fundazioan, ArteSantaderren Espacio Alexandrarekin (Santander), Manisesko Zeramikaren Biurtekoan (Valentzia), Lamosan (Cuenca) eta TEAn (Cuenca). Eta erakusketa kolektiboetan: Rekalde aretoan (Bilbo), Montehermoso Kulturunean (Gasteiz), Rekalde aretoan (Bilbo), Cercoko Biurtekoan (Zaragoza), This is Jackalope (Madril), Santa Cruz Museoan (Toledo), Centre d 'art contemporain d' Essaouiran (Maroko), Casablancako Arte Bienalean (Maroko), Marte Azokan (Castellon), FIGen (Bilbo) eta GetxoArte ́ 16an (Bilbo).

Disciplina
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta Proyecto Hemen-eko sortzailea
Tipo
Artistas y Creadores