![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id6815-a_esteticista_sergio_oksman.jpg?itok=1be7coOJ)
A Esteticista (La esteticién), Sergio Oksman, Brasil, 2004, 96', JBAES. DCP.
Zuzendaria eta gidoia: Sergio Oksman, Argazkia: Adolpho Cañadas , Muntaia: Fernando Franco, Nahasketak: Nacho Arenas, Antzezlea: Emmy Blum.
Emmy Blum 76 urteko ilegorria da, São Paulon egiten du lan estetizista gisa eta bere bizitzari buruzko pelikula batean parte hartzea onartu du. Orduan da, Joseph Mengele mediku naziak gizakiekin egindako hainbat esperimentu emakume ilegorriek sentikortasun maila ezberdin bat dutela ziurtatzeko egin zituela gogoratzen duena. Emmy Hungriatik deportatu zuten 1944an, Mengele Auschwitzeko patio nagusian ikusi zuen lehen aldiz eta aste batzuk beranduago bere esperimentuetarako “sagu” bihurtu zen. Iragana grabatzeko zailtasunei eta memoriaren tranpei buruzko filma-hausnarketa da honakoa.
Emmyk 1944 urtean ikusi zuen Joseph Mengele lehendabiziz eta bere esperimentuetarako sagu bihurtu zen.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2023-03/id6815-a_esteticista_sergio_oksman.jpg?itok=1be7coOJ)