Zuzendaria: Jaume Claret Muxart
Ekoizpen-herrialdea Espainia
Iraupena: 100 min
Gidoia: Jaume Claret Muxart
Hizkuntza: Catalán
Filmaketa-formatua: 16mm.
Dídac (14) eta Biel (12) anaiak bizikletaz bidaiatzen ari dira familiarekin, Danubio ibaiaren ibilbidea jarraituz. Ibai nahasiaren uren eta Oihan Beltzeko baso ilunen artean, Alexander mutil misteriotsua ezagutuko dute. Ibaia zabaltzen den heinean, Alexanderrek Dídac seduzituko du, hura, Danubio ibaia bezalaxe, izugarri azkar hazten ari baita. Anaiaren gorputza aldatzen ari dela konturatuko da Biel, eta bere alboan gera dadin saiatuko da, baina bi anaien arteko arraila ireki egingo da.
"Udaro, Europako ibai baten ibilbidea egiten nuen bizikletan nire familiarekin. Ibai horiek nire eta nire anaien haurtzarotik nerabezarora bitarteko bidea zehaztu zuten. Estrany riu filmarekin, anaien arteko harremanetako maskulinitateari buruz hausnartu nahi dut. Bi anaien sexu-grinaren eta anai nagusiak erreferentzia izateari uztearen inguruko bilaketa bat da. Nik arkitekturaren eta espazioen bitartez lantzen dut zinema. Kasu honetan, Danubio ibaiaren geografia abiapuntutzat hartuta garatzen da Estrany riu. Ibaia, hasieran, errekatxo bat da, baina zabalagoa egiten da Dídac hazten den heinean"