Estrategia feministak hezkuntzan saioetan, lehenengo tailerrean detektatutako beharretatik abiatuta eta Feministaldiarekin bat eginez, nerabezaroaz arituko gara. Jendartea antolatzen duten harreman eredu hegemonikoen eraginez sortzen diren mugak, gatazkak eta desorekak aztertuko ditugu, eta gazteekin batera harremanak birpentsatzeko dinamikak eta proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. Besteen artean, aniztasun afektibo sexuala bermatzeko babesguneak, bullying-ari aurre egiteko estrategiak edota indarkeria matxistari aurre hartzeko esperientziak.
Programa
Abenduak 12
17:00-20:00 Feminismoen eta tratu onen onurak irakasleentzat (EU)
Edurne Epelde Pagola eta Edurne Mendizabal – Arremanitz kooperatiba
Jendartean eta hezkuntza eremuan feminismoen eta tratu onen gaia lantzean askotan erresistentziak topatzen ditugu. Erresistentziak identifikatu eta aurre hartzeko baliabideak elkar trukatuko ditugu tailerrean. Gorputzetik eta mugimendutik abiatuta, feminismoek eta tratu onek eskaintzen dizkiguten onurak gure azalean biziko ditugu.
Abenduak 13
17:00-20:00 Armairua... berokiak gordetzeko! LGTBIfobiaren prebentzioa nerabezaroan. (ES)
Miriam Aleman Calatayud - Asociación Candela
Mintegi honetan, LGTBI gazteentzako ingurune positiboa sortzeko eta genero eta sexu aniztasuna txertatzeko beharrezkoak diren gakoak landuko dira. Honekin batera, LGTBIbofikoa den eskola jazarpenari buruz hitz egingo da, elkarteak izan dituen esperientzietatik abiatuta, bullying-aren kontrako proiektuak partekatuko dira.
Lantegi honetan jendartea antolatzen duten harreman eredu hegemonikoen eraginez sortzen diren mugak, gatazkak eta desorekak aztertuko ditugu, eta gazteekin batera harremanak birpentsatzeko dinamikak eta proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu.