BADALAB Komunikazio espekulatiboa
Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren Etorkisuneku lan ildoaren baitan, etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak proposatzeko bokazioa du programak. Horretarako, irudimena lantzeko metodologia dinamikoen bidez, komunikazioaren historiari errepasoa egin, oraina ulertu eta etorkizunari begira jarriko dira parte- hartzaileak.
Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, algoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus-entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan.
Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko aditu eta arituak. Ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira. Zortzi lan saioak gertatu ondoren, emaitza horiekin ikus-entzunezko etorkizuneko formatuak eta interakzio prototipoak proposatu ahalko dira.
Komunikazioan interesa duten 18-30 urte bitarteko gazteei zuzendua da (Etorkisuneku Komunikazioa. Saio guztietan parte hartu daiteke eta izena eman behar da. Saioa Euskaraz izango da.
Helburuak
Etorkisuneku Komunikazio izeneko lantegiaren helburua etorkizuneko ikus-entzunezko formatu baten prototipazio ezaugarriak ezagutzea da. Hilabetez hilabete, ikus-entzunezko komunikazioarekin lotutako gai bat jorratuko du taldeak. Horretarako jakintza teoriko praktikoa metodología dinamikoei esker landuko da, eta saio bakoitzean ariketa espekulatiboa egingo dugu etorkizuna irudikatu ahal izateko. Hainbat saioetan landuko diren gaietan aritu eta adituen laguntza izango dugu.
2023
- Azaroak 16, 18:00, Etorkisuneku komunikazioa
- Abenduak 14, 18:00, Makina edo pertsona, zein kuttunago?
2024
Hurrengo data eta saioen izenburuak:
- Algoritmoak ea nor zaren galdetu du (2024/01/31)
Algoritmoak zuri buruz dakienaren aztarna tresna digitalak eta irudimena erabiliz eztalgabetuko dugu, nola funtzionatzen duen ulertu eta hori hackeatzen ikasteko. Etorkizunean nola nahi duzu algoritmoak eragin dezala ikus-entzunezkoetan?
- Marketinga gara. (2024/02/26)
- Fake News bat goitik behera ulertu. (2024/03/14)
- Prototipatu Etorkizuneko Formatua. (2024/04/17)
- Zure arrasto klimatiko digitala (2024/04/17)
- Itxiera saioa: Hizkuntza Teknologiak eta Etorkizuneko Ikus-Entzunezkoen prototipazioa (2024/06/06)
BADALAB: hizkuntzaren eta berrikuntzaren inguruko saioak
Reserva: BADALAB Etorkisuneku komunikazioa
FechaInicio: 2023-11-16
FechaFin: 2023-11-16
FechaAlta: 2023-11-07
Seccion: 2DEO
Proyecto: Proiektuak / Programa
Entrada: Librea
EntradaES: Libre
FECHAS:
idReserva: D0EC8F0C-A80B-4971-B4BD-175CC2425939
Fecha: 2023-11-16
HoraInicio: 14:00
HoraFin: 20:00
TituloEvento: BADALAB
TituloEventoEU: BADALAB Komunikazio espekulatiboa
Sala: 2DEO
SalaES: 2deo
SalaEU: 2deo
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa