Europa, geroaldi burutua irudi erresistenteei buruzko proiektu bat da. Erresistentzia irudiak. Iraganean finkaturik gelditzeari aurre egiten dioten irudiak. Irudiak geroaldi burutuan. Iraganetik, orainaren figurazioan parte hartzen duten irudiak. Pablo La Parra Pérez-en proiektua, 2016ko Ikerketa-Artistiko egonaldian
Europa, geroaldi burutua proiektuak historian zeharko elkarrizketa horretaz gogoeta egitea proposatzen du, ikerketa lan bat eta jarduera programa publiko bat direla bide. Programa horrek ondokoak hartuko ditu barne: nazioarteko artista, zinegile eta pentsalarien ardurapeko lan argitaragabeak on-line argitaratzea, proiekzio eta arte interbentzio zikloa, nazioarteko solasaldia eta ikus-entzunezko tailer parte hartzailea.
Film artxibo militantearen eta gaur egungo arte eta ikus-praktiken arteko transferentziak arakatuko ditu Europa, geroaldi burutua proiektuak. Oraingo krisi unean ez da ustekabekoa hainbat artistak, zinegilek eta ikus-entzunezko kolektibok garai hartako praktika zinematografiko militanteen ondarea eraldatu eta birformulatzeari ekitea, oraingo errealitatean politikoki esku hartzeko modu gisa.
Gure aurrean, artxiboaren aipamena eta manipulazioa gertaten ari da, horren irudikatze gailuak berrerabiltzen dira, orduko ekoizpen parte hartzailearen moduak berrinterpretatzen dira, irudia politizatzeko estrategiak era kritikoan eskuratu, eztabaidatu edo baztertzen dira. Hirurogeiko urte luzeetako zine militantearen ondarea, beraz, ikus-praktika kritiko garaikideak ulertzeko funtsezko iturri gisa agertzen zaigu.
Europa, geroaldi burutua Pablo La Parra Pérezen proiektu bat da.Tabakalerak eta Donostia-San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuak Ikerketa-Artistiko egonaldirako eginiko deialdian ekoiztua.