Texto Destacado

Europa, geroaldi burutua proiektuaren baitan sei proiekzio saioa hauetan arakatuko dira 60ko hamarkada luzeko zinema militanteko artxiboaren eta gaur egungo zinema eta arte praktiken arteko transferentziak.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

La hora de los hornos. Grupo Cine Liberación

 

Ez daukat erabat garbi iraganak lezioak ematerik ote dituen.

Hala ere, Walter Banjaminek bezela, sinesten dut une batzutan gertaera partikular edo borroka batzuk

oraina irudikatzeko dugun gaitasunean indarrez sartzen direla. 


Kristin Ross

 

 

Irudi bat dabil Europan 60ko eta 70eko hamarkadetan: zinema militantearen irudia. Zinema hori bere burua osorik eman eta nahasi egiten da kontinentea eta mundu osoa astintzen duten errotiko mugimenduen artean, Hego globaleko askapen nazionaleko borroketatik metropoli handiak dardara bizian jartzen duten galtzadarri eta barrikadetara, beren fabrikak okupatzen dituzten langileengandik auzi pertsonalak politikoak direla esanez borrokatzen diren emakumeenganaino. 2016an barrena, Tabakaleran sei proiekzio saio egingo dira, eta bertan arakatuko dira 60ko hamarkada luzeko zinema militanteko artxiboaren eta gaur egungo zinema eta arte praktiken arteko transferentziak. Zer gertatzen da egun garai hartako film bat berriz ikusten dugunean? Zer eragin dauka iraganeko irudiak oraina irudikatzeko dugun gaitasunean? Nola solastatzen dira gaur egungo ikusizko sortzaileak zinema militantearen ondare, estrategia, amets eta porrotekin?

 

 

Proiekzio programa hau landuz joango da urtean zehar Europa, geroaldi burutuak barne hartzen dituen ikerketa lanaren aurrerapenek definitutako gai-ardatzen inguruan. Saio bakoitzean aurkezle gonbidatuak izango dira, programatutako materialen inguruan gogoeta egin eta solasaldi kritiko bat zabalduko dutenak.

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados
Futura?
No