Dantz jaialdiarekin bat eginez paraleloan antolatutako Ezorduan programaren baitan, soinu-sinteriari buruzko lantegi eta musika saio/erakustaldia antolatu du Hirikilabs-ek. Sintetizadore analogiko modularrak soinu elektronikoa sortzeko aukera paregabea eskaintzen dutenez, norberak eraiki eta osatzeko Eurorack gisako sitemen inguruan komunitate itzela eratu da. Saio honetan teknologia honek sormenerako eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditugu.
Kino Internacional Reykjavik606 taldeko kideak, lantegian osziladorea bat zer den erakutsiko digu, hutsetik hasita patch bat nola sortzen den edo Buchla eta Moog bezalako sintetizadoreen sortzaileen historia ikasteko aukera izango dugu baita ere. DIY filosofiaren ohituretan oinarrituz, norberak bere sistema modularra eraikitzeko eman beharreko pausuak azalduko dizkigu. Saioa borobiltzeko, hutsetik abiatuta zuzeneko saio inprobisatua burutuko du, makina hauek ekoizpen eta zuzeneko kontzertuetarako duten potentzial osoa erakutsiz.
Kino Internacional musikariak gidatutako lantegi honetan soinu-sintesiari buruzko lantegi eta showcasea.