Exhibition, Joanna Hogg, Reino Unido, 2013, 104'
D eta H, The Slits punk taldeko Viv Albertinek eta Liam Gillick artista kontzeptualak antzeztuta, 18 urtez bizi eta lan egin duten etxea saltzea erabaki dute. Baina bakoitzak oso modu ezberdinean biziko du aldaketa hau. D, artista performatikoa, ezin izango da emozioz etxetik erraz aldendu, eta horrek eragina izango du bere lan artistikoan eta H-rekiko harremanean. Gainera, bere lehen okupatzaileen maitasun iraunkor eta lasaia sentitzen du hormetan, haiek edukitzea lortzen ez dutena.
Joanna Hoggen hirugarren film luze honek, Britainia Handiko azken urteetako sentsazioetako batek, bikotearen eta jendea bizi den espazioen inguruko hausnarketa liluragarria eskaintzen du.
Joanna Hoggen atzera begirakoa.