Fabrikazio digitala ordenagailu bidezko diseinuan eta produkzio mekanizatuan oinarritzen da. Batez ere produkzio industrialean erabiltzen bada ere, Fabrikazio Digitalen Laborategi ereduen (Fab Lab) zabalpenarekin teknika hau hiritarron eskuetara iritsi da. 3D inprimagailuak, laser mozketa eta fresatze makinak erabiliz altzarigintza, bitxigintza, artisautza berriak, arkitektura edota artea bezalako diziplinek beren lanean txertatu dute.
Nola erabiliko dugu guk fabrikazio digitala?
Ordenagailu bidezko diseinu teknika sinpleak erabiliz eta eskuz lantzen ditugun elementuak digitalizatuz, arkitektura, dekorazioa, bitxigintza edota jostailuen diseinua bezalako gaiak landuko ditugu. Diseinu guztien atzean dagoen logika ezagutu eta sormena martxan jarriko dugu laborategian ditugun makinen laguntzaz.
JoLabs tailer honek hiru saio izango ditu: Otsailak 6, 13 eta 27.
Diseinu guztien atzean dagoen logika ezagutu eta sormena martxan jarriko dugu laborategian ditugun makinen laguntzaz.