Fabrikazio digitalaren tresnetara hastapen lantegi sorta honek, partaideak laborategi proiektuak egin ahal izateko beharrezko teknologietara hurbildu nahi ditu. Lantegiak urtean zehar hainbat aldiz errepikatu ohi dira eta hauek osatuz gero, Hirikilabsek partaideek beraien kabuz lan egin eta laborategiko tresnak erabiltzeko gaitasuna dutela ziurtatuko du. Hiru lantegi eskaintzen ditugu: Laser mozketa, 3D inprimaketa eta CNC fresaketa.
Fresaketak zehaztasun handiko piezak egiten laguntzen digu, CNC edo ordenagailuz, zenbakiekin kontrolatutako sistemari esker. Fresaketak 3D inprimagailu baten alderantzizko moduan funtzionatzen du, hau da, metatuz (geruzaz geruza materiala gehitu) aritu beharrean, fresaketa “kentzailea” da, punta metalikoz edo taladroaren barautsarekin materiala karrakatzen edo zulatzen du. Zura, kortxoa, poliespana etab. bezalako materialak erabil daitezke hasierako material gisa.
Fresaketak zehaztasun handiko piezak egiten laguntzen digu, CNC edo ordenagailuz, zenbakiekin kontrolatutako sistemari esker.