Faire la parole, Eugène Green, Frantzia, 2016, 116 min., JB euskaraz eta frantsesez, gazteleraz, frantsesez, euskaraz eta ingelesezko azpitituluekin.
Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez, lengoaiak munduak sortzeko duen gaitasuna azalerazten duten bi film izango ditugu ikusgai Tabakalerako zinema aretoan: Eloy Domínguez Serén zinemagile galiziarraren Ingen ko på isen eta honako hau, Faire la parole.
Inor ez Eugène Green baino hobeto, jatorri anglosaxoia izan arren frantsesez bizitzea erabaki duena, hitzek moldeatutako mundu idiosinkratikoaren misterioak harrapatzeko. Hitza egin izenburu zuzena da beraz, hitz egiten den hizkuntzaren arabera nola bizitzen den kontatzeko, euskeraz bizitzea erabakitzen duten gazte talde euskaldun (espainiar eta frantsez) baten arteko komunitate ikustezina marrazten duen hizkuntza kontatzeko. Menditik eta bakoitzaren identitatetik bidaia bat egiten duten hiru nerabeetan zentratuz bereziki.
'Hitza egin' izenburu zuzena da, hitz egiten den hizkuntzaren arabera nola bizitzen den kontatzeko, euskeraz bizitzea erabakitzen duten gazte talde euskaldun baten arteko komunitate ikustezina marrazten duen hizkuntza kontatzeko.