Esaerak dioen bezala ohiturak lege bihurtzen dira, eta hori bera gertatzen ari da gure udako teknologia txokoekin. Aurten berriro izango ditugu pasarelan, familiek udako goizak proiektuz proiektu igarotzeko aukera ederra izan dezaten.
Iazko udan egin bezala, familiak teknologia eta kultura digitalera hurbiltzea sustatuko dugu. Txoko ezberdinetan antolatutako proiektuen bitartez, esperimentazioa eta sormena era autonomo batean landuko ditugu.
Zirkuitu elektriko erraz batekin zer egin daitekeen jakin nahi? Zure kamiseta zahar horri argia jarri nahi diozula? Ez dakizula zer den graffiti interaktibo bat, baina probatu nahi duzula? Zatoz ba Hirikilabsera kuxkuxeatu eta frogatzera!
Oharra: Ehungintza txokoan aritzeko eraldatu nahi duzun kamiseta edota ehun-gairen bat ekartzea gomendatzen dizugu.