Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

Lantegi honetan fanzine bat eratzeko funtsezko teknikak ikasiko ditugu. Prozesu osoa zeharkatuko dugu: asmatzea, mamitzea, eskaneatzea, orrialdeen konposaketa, maketa, kopiagintza, koadernaketa eta banaketa. Jatorrian oinarrituta (fan eta jarraitzaileek sortutako aldizkariak) gure fan fanzinea egingo dugu. 

Bere historiaren sarrera egingo dugu eta jatorrian oinarrituko gara (Fan + maga zine) gurea sortzeko. Lantegi honetan laudorioa, lausengua, losintxa, adeitasuna, alabantza, goraipamena, zoramena eta liluramendua aztertuko ditugu. Prozesu guztia ibiliko dugu: asmatzea, edukia, eskaneatzea, orrialdeen konposaketa, maketa, kopiagintza, koadernaketa eta banaketa. Eta zerrendak egongo dira, zerrenda asko.

Hiru ordutako lau saiotan zehar denon artean argitalpen/fanzine kolektibo baten produkzioa landuko dugu. Sarrera historiko labur batetik abiatuta, ardatz izango den ariketa bat planteatuko dugu, gure fanzinearen materializaziorako eman beharreko pausoak modu aktiboan ikasteko.

Lantegiak honako egitura izango du:

-Aurkezpena, sarrera historikoa eta publikazio desberdien ereduak, erreproduzio eta formatu aukera desberdinak ulertzeko. Ariketaren lehenengo atala planteatuko dugu. Bertan, parte hartzaile bakoitzak lista bat eratuko du lanean jarraitzeko abiapuntu izango diren hitz sorta bat aukeratuz.

-Listatik abiatuta fanzinearen eduki grafikoaren gauzaketa… ez dugu gehiago esango… sorpresak egongo dira… lanerako aukera desberdinak eskainiko ditugu; marrazkia, testua, collagea, e.a. Txuri beltzean erreproduzitu daitekeen edozein gauza.

-Testuak/irudiak eskaneatuko ditugu eta pertsona bakoitzak bere irudi/testua photoshopekin prestatuko du. Maketa fisiko bat egin ondoren indesignekin maketatuko dugu inprimatzeko dokumentua prestatzeko

-Inprimatu, plegatu eta grapatuko dugu. Gure fanzinea prest dagoenenan banetze prozesuan animatuko zaituztegu.

Guk fanzinea, edozein gauza kontatzeko, esateko edo konpartitzeko objektu libre, malgu eta merke bat moduan ulertzen dugu. Tailerra, askatasun horretatik abiatuta, argitalpen bat materializatzeko atal praktikoak ikasteko, dibertitzeko eta esperimentatzeko espazio gisa ulertzen dugu. Edonork praktikatu ahal eta behar du fanzinea!

Descripción Corta

Lantegi honetan fanzine bat eratzeko funtsezko teknikak ikasiko ditugu

Idiomas Audios
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Idiomas disponible
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si