Subtitulo
XIII. Kultura Feminista Jaialdia
Texto Destacado

Abenduaren 10etik 15era Feministaldia ospatuko da Tabakaleran, kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Iratxe Retolaza, Uxue Alberdi, Txus García, Maialen Lujanbio, Brigitte Vasalló... 

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Abenduaren 10etik 15era Feministaldia ospatuko da Tabakaleran, Plazandreok-en ekimenez, egun kultura feministari lotuta dauden ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izateko helburuarekin. Aurten "okerrak" lelopean ospatuko da, foku berezia jarriaz bazterretan, besteengan, hegemoniatik ihes egiten duten horiengan. Emakume sortzaile, ekintzaile etabarrek sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitate, leku jatorria, emakume, gorputz edota arte eta sorkuntza okerrei eman nahi izan diete protagonismoa. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute:


Zuzenean ikusi: streaming.tabakalera.eu/


PROGRAMA:


ABENDUAK 10, ASTELEHENA

17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea - 3. solairua)

Txakur Gorria  IZEN-EMATEAK




ABENDUAK 11, ASTEARTEA

17:00 Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan (Sortzaileen Gunea - 3. solairua)

Saioa Olmo IZEN-EMATEAK




ABENDUAK 13, OSTEGUNA

18:30
Proiekzioa + zuzendariarekin solasaldia: Tódalas mulleres que coñezo, Xiana do Teixeiro, Espainia, 2018, 71’ (Zinea. 1 aretoa)

20:00 Hitzaldia: "Lodiaktibismoa, baztertuon ertzetako feminismoa eta porrot zein arrakasten kudeaketa" (Z aretoa)

Itsaso Ramonak

21:00 Emanaldia: rr (Z aretoa)

Maialen Lujanbio




ABENDUAK 14, OSTIRALA

18:30 Hitzaldia: "Literatura feminista euskal kulturan: asmo zuzenak, bide okerrak?" (Z aretoa)

Iratxe Retolaza

20:00 Hitzaldi performatiboa: "Zinneke. Archivo bastardo" (Z aretoa)

Azahara Ubera Biedma

21:00 Performance: "Ama! Begira zelako andre arraroa!" (Z aretoa)

Txus García




ABENDUAK 15, LARUNBATA

13:00 Hitzaldia: "Bertsoraino" (Z aretoa) EU

Uxue Alberdi

17:00 Hitzaldia: "Zoroa, sorgina eta ispilua: bidaia queer bat, tarotaren 22 arkanoetan barrena" (Z aretoa) ES

Txus García

18:30 Hitzaldia: "Disney maitasunak, Snuff hausturak" (Z aretoa) ES

Brigitte Vasalló



Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2018
Tipo Agrupación
Programa