Imagen
Imagen
Descripcion

Feña Celedón diziplina anitzeko artista da, ez binarioa, aktibista, trabesti txiletarra, eta performancea eta arte zuzendaritza lantzen ditu.

Arte-zuzendari gisa, zineman zein publizitatean lan egin du, eta, orain, LGTBQ komunitatearekin zerikusia duten ikus-entzunezko proiektuak ekoizten dihardu. Finis Terrae Unibertsitateko Antzezpen Arteetan tituluduna da, eta Ameriketako Unibertsitateko (Santiago, Txile) Antzerki Pedagogiako eta Arteko graduondokoa du. Bartzelonako eszenatoki garrantzitsuenetan egin ditu aurkezpenak, hala nola Mercat de las flores antzokian, dantza garaikidean ezaguna den eszenatokia; Apolo Aretoan; Bartzelonako Arte Garaikideko Museoan (MACBA); eta Madrilgo Reina Sofia Museoan. Gaur egun Graner egoitza artistikoan parte hartzen du trabestismoa ardatz duen proiektu batekin.
Cargo - Nota descriptiva
Diziplina anitzeko artista
Tipo
Artistas y Creadores