FERMIN MUGURUZA – Zuzendaria eta gidoilaria - (Irun, 1963)
Nazioarteko proiekzioa duen musikaria, lehenik Kortatu eta Negu Gorriak taldeekin, eta gero bakarka, dokumentalak egiten hasi zen 2006an. Urte horretan, TALKA RECORDS & FILMS musika- eta zinema-ekoiztetxea sortu zuen, eta bertan, jatorrizko soinu-banden zuzendari, gidoilari, ekoizle eta sortzaile gisa lan egin du.
Galiziako Amal Jaialdian dokumental onenaren saria jaso zuen Checkpoint Rock-engatik, Bartzelonako In-Edit Jaialdian dokumental onenaren saria Next Music Station seriearengatik, aipamen berezia Glasgow-ko Krafta Doc International-en NOLA? dokumentalarengatik, animaziozko filmik onenaren saria Monterreyko Nazioarteko Jaialdian Black is Beltza filmagatik, eta soinuzko diseinurik onenagatik Iberoamerikako animaziozko Quirino Jaialdian film beragatik.
FILMOGRAFIA – zuzendaria eta gidoilaria:
2006 Bass-que Culture (dokumentala)
2009 Checkpoint Rock. Música desde Palestina (dokumentala)
2011 Next Music Station (Arabiar musikari buruzko 11 dokumental)
2012 Zuloak (dokumentala-mockumentary)
2013 No More Tour (dokumentala), Daniel Gomezekin batera zuzendua
2015 NOLA? Irun meets New Orleans (dokumentala)
2018 Black is Beltza (animazio film luzea)
2019 Beltza Naiz – making of (dokumentala)
2022 Black is Beltza II: AINHOA (animazio film luzea)
2022 AINHOA – making of (dokumentala)
2023 BIDASOA 2018-2023 (dokumentala)