Imagen
Imagen
Descripcion

Industria ingeniaritza eta elektronika mekanikoarekin batera eskultura robotikoa eta artearen historia ikasi ditu. Jimmie Durham artistaren lanaren eragina jaso du, eta 1994tik gaur arte bakarkako zein talde erakusketa askotan parte hartu du Europako eta Estatu Batuetako hainbat hiritan, berrikien egindakoen artean: Rights of Nature: art and ecology in the Americas, Nottingham Contemporary, Erresuma Batua 2015; Unsetled Landscapes, SITE Sata Fe Biennal, Santa Fe New Mexico, Estatu Batuak 2014; ...amotla otlacualacac oncan tlanahuatiz quename ye huitz quiahuitl...mocualnezacayotl ...ez zuen tximistarik egin euria egin behar zuela iragartzeko... zure edertasuna. Museo del Chopo, Mexiko Hiria 2014

Idazle kritikari gisa Londresko Third Text agerkarian lan egin du eta haren lana hainbat bilduma pribatutan (EB, AEB eta Mexiko) eta zenbait museotan (MUAC, Mexiko eta Hide Museum of Fine Art, Australia) aurkitzen da.

 
Cargo - Nota descriptiva
Artista, idazle eta kritikoa
Tipo
Artistas y Creadores