Imagen
Imagen
Descripcion

 


Florian Grafek (Basilea, Suitza, 1980) arkitektura ikasi zuen Zuricheko ETHn eta arte ederrak Edinburgh College of Arten. Londresko Royal Drawing Schooleko graduondoko beka eta School of the Art Institute of Chicagoko Fulbright beka jaso zituen. Artean ikasle zela, ETHren Zientziaren Etxea sortu zuen Afganistanen. Proiektua lehiaketa baten emaitza izan zen, non berak eta bere bi ikaskidek, Zürichen pabilioi iragankor baten ordez, Bamyanen unibertsitate bat eraikitzea proposatu zuten. 2016an amaitu ondoren, Robert Wilsonekin lan egin du New Yorken, Berlinen bizi izan da IAABeko egonaldia egiten; Erroman, Istituto Svizzeroko kide gisa; eta Atenasen, Pariseko Cité Internationale des Artsen bekadun gisa.  Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Swiss Art Award, DAAD beka, Bernako Paul Klee Zentrumeko Sommerakademie beka edo Prix Visarte saria.

 

Bere lana nazioartean erakutsi da, bai bakarkako erakusketetan, bai erakusketa kolektiboetan, hala nola: Aargauer Kunsthaus; Kunstmuseum St. Gallen; Arp Museum Bahnhof Rolandseck; Kunsthalle Basel; Kunsthalle Wien; Graphische Sammlung ETH Zürich; Mu.ZEE, Ostende; Museum Morsbroich, Leverkusen; Ural Industrial Biennial of Contemporary Art, Ekaterinburg; Städtisches Museum Heilbronn; Edinburgh Art Festiva; Kunst Halle Sankt Gallen; Grieder Contemporary Zürich; Kunsthaus Pasquart, Biel; Bellelayko Abbatiale; Zeppelin Museum Friedrichshafen; Christie's New York; TENT Gallery, Rotterdam; Bâtiment d'Art Contemporain, Geneva; Krasnoyarsk Museum Center; Art Chicago, Goethe Institut, Glasgow; Tinguely Museoa, Basilea; Helmhaus Zürich, Bex & Arts, Triennale de Sculpture; Kunsthalle Vogelmann; Art Basel Hong Kong; Les Urbaines, Lausana; Moskuko Arte Modernoen Museoa, Mosku; Xuzhou Museum; Inverleith House, Edinburgh ; Pier Arts Centre, Stromness eta Scottish National Gallery of Modern Art, Edinburgh.Tinguely Museoa, Basilea; Helmhaus Zürich, Bex & Arts, Triennale de Sculpture; Kunsthalle Vogelmann; Art Basel Hong Kong; Les Urbaines, Lausana; Moskuko Arte Modernoen Museoa, Mosku; Xuzhou Museum; Inverleith House, Edinburgh; Pier Arts Centre, Stromness eta Scottish National Gallery of Modern Art, Edinburgh.

 

Galerietan egindako erakusketetan ez ezik, Florian Grafek espazio publikoetan egindako hainbat proiektu artistikotan ere parte hartu du, hala nola, Ticket Pagoda, Lausanako futbol-estadio berrian; Künstler verschenkt 25’000.-, Bern hirian; Stultitia II, Rhein ibaian, Basileatik Rotterdamera, CBK Rotterdam eta Basel Historical Museumekin lankidetzan, Light Shower Zug hirirako, Columnity Kunstraum Riehen and Fondation Beyelerekin elkarlanean, Tugendtempel Wettsteinplatz plazan Art Basel 2013 ospatzen zen bitartean edo Ghost Light House Konstantzako lakuan ZF Kunststiftungekin elkarlanean.

 
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores