


Argazkigintzan lehen urratsak eman nahi al dituzu? Nola egin daiteke hiriko argazki-erreportaje bat? Nola partekatu argazkiak sarean?
Lantegi honetan, lehendabizi argazkigintzako alderdi teoriko eta teknikoak ezagutuko ditugu (Obturazio-abiadura, diafragma edo ISO zer diren ezagutu eta enkuadraketa, edizioa eta lan-prozesuak praktikatu) eta, ondoren, kalera aterako gara argazkiak egitera eta hiriak eskaintzen dizkigun xehetasunak biltzera.
Argazki guztiak sortu ostean, edizio-lana hasiko dugu eta gure argazkiak sarean eta lizentzia librean partekatzeko aukerak aztertuko ditugu: Zein euskarri daude? Zein lizentzia jarri behar diegu? Zein eskubide ditugu? Zein betebehar?
Hau izango da lantegiaren edukia:
Lehen eguna: Kontzeptu teoriko eta teknikoen azalpena
Bigarren eguna: Argazkiak egin
Hirugarren eguna: Deskarga, aukeraketa eta edizioa
Laugarren eguna: Commons plataforma eta lizentzia libreak. Argazkiak sareratu.
Oharra: Argazki-kamera ekartzea gomendatzen da. Ez baduzu, gurekin harremanetan jarri ubik@tabakalera.eu helbidean.
En este taller de la mano de Niko Iturralde, Jorge Campanillas y Xabier Cañas, conoceremos primero la parte teórica y técnica de la fotografía, y posteriormente saldremos a la calle a hacer fotografías y a recoger los detalles que nos ofrece la ciudad.
