Forgetting Vietnam, Trinh T. Minh-ha, Hego Korea, AEB, Vietnam, 2015, 90', DCP
Forgetting Vietnam gerraren amaieraren 40. urteurrenaren oroipen bat da eta biziraun zutenei omenaldia. “Herrialdea” (đất nứớc) terminoa “lurra” eta “ura”-k osatzen dute eta Minh-haren irudiak bi elementuen arteko elkarrizketa moduan garatzen dira. Ikusmen-teknologia eta Vietnamgo errealitate politikoaren istorioen bidez, irudi horiek, lur sendoarekin lotutako antzinakoaren eta aldaketa likidoekin lotutako berriaren arteko elkarketa ere deskribatu nahi dute, globalizazio lasterreko une batean. Hainbat formatu nahasten dira Minh-hak filmatzeko 1995 urtean Hi-8 erabili baitzuen eta 2012 urtean HD eta SD. Pelikulan oinarrizko hirugarren ideia bat dago: herrialdearen memoria historiko eta kulturala, biztanleek, immigranteek eta beteranoek iraganeko historiei buruz oroitzen dutena eta nola jartzen duten harremanetan gaur egunarekin.
Forgetting Vietnam gerraren amaieraren 40. urteurrena gogoratzeko eta bizirik atera zirenak omentzeko egin da. Trinh T. Minh-ha gurekin izango dugu aurkezpena egiteko.