Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Misio Pedagogikoek argi uzten dute: Bigarren Errepublikako gobernua (1931-1936) ahalegindu zen Espainiako landa-guneetara kultura eramaten. Ekimen horien barruan, Herriko Koruak tokian tokiko kantuak hartzen zituen abiapuntu, eta, hala, garrantzia ematen zien herri-kulturari eta -sentipenei. Misiolariek musika klasikoko bestelako proposamenak ere ekartzen zituzten, eta halaxe osatzen zuten kantutegia. Eduardo Martínez Torner konpositore eta folkloristak zuzentzen zuen Musika Zerbitzua, eta zerbitzu horrekin batera joaten ziren gainerako esperientzia pedagogikoak ere, hala nola Herriko Antzerkia, Liburutegia, Zinea eta Museoa. Garai hartan, herrixka espainiar askotara iritsi ziren ekimen horiek guztiak.

Misio pedagogikoen argitan, hezkuntza-prozesu askotan gertatzen diren paradoxa asko ikus ditzakegu: kulturaren arloan garrantzia handia dute; hala ere, ezagutzaren nolabaiteko hierarkizazio bat ere ezartzen dute, izan ere, eduki batzuk besteak baino garrantzitsuagotzat jotzen dira. Hortik harago, ordea, esperientzia honi erreparatzen badiogu, balioan jartzen ditugu herri-kulturaren adierazpideak, bai eta korua ere, gorputz kolektiboa haragiztatzen duen aparatua baita. Elkarrekin kantatzea hezkuntzako eta kulturako potentzia bihurtzen da. Ildo horretan, nabarmentzekoak dira gaur egun eta aurreko belaunaldietan koruaren alorrean egin diren proposamenak, lan kritikoa egiteko bide interesgarriak eskaintzen baitizkigute.

Bake ituna erakusketaren baitan landutako “Bitartekaritzaren arkeologia bat” ikerketan aurkitzen den Herriko Korua kasuari helduz, honen eguneraketa bat planteatzen da, Donostian, hemen eta orain. Eguneraketa hau Tabakalerako hezkuntza arloa eta Hazitegiak – DSS2016EU arteko kolaborazio bat da.

Pedagogia kasuen eguneraketa eta hezkuntza proposamenak lantzeko prozesuan zehar behin eta berriro azaldu den gai bati helduko diogu. Erakunde ezberdinez (San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, DSS2016 eta Tabakalera) osatutako lantaldeak izan dituen bileretan zehar, gai batzuk oso nabarmenak egin dira: erakunde partehartzaileen estrukturen heterogeneotasuna, hezitzaileek dituzten lan baldintzak, edo prozesu artistikoen baitan hezkuntzak duen papera, besteak beste.

Iraialen 23, 26 eta 27an arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean burutuko dugun lantegi honen bidez, ahotsa, hitza edo gorputzaren bidez hezkuntzatik datozen proklamak eta nahiak botatzeko espazio bat sortuko dugu. Herriko Korua gorputz kolektibo bezala ulertuta eta ideia horri tiraka, hitzez, proposamenez, erreklamazioz, eskaeraz… osatutako koru bat egingo dugu, hezkuntzaren eremu barruan esistitzen diren sentipenen elkargune bezala funtziona dezan. Horretarako, Idoia Zabaletak eragingo digu, bere esperientziatik ahots eta gorputzen figura-aktibatzaile bezala funtzionatuz. Horrela, hezkuntza komunitateari lotuta dagoen edozein pertsona gonbidatzen dugu foro-koro berezi honetan parte hartzera. Foro, hezkuntza praktiken inguruko eztabaida-gune bat delako, eta koro, esperientzia ezberdinen bidez ahots komun bat osatzeko aukera delako.

Lantegi honetan hezkuntzan interesa duen edozeinek parte hartu dezake: museo-hezitzaileak, irakasleak, bitartekariak, gizarte-hezitzaileak, aisialdikoak...

Izen-ematea: hezkuntza@tabakalera.eu

 

Dokumentazioa

 

Antolatzaileak:

Tabakalera     dass2016eu_logo2.jpg

Descripción Corta

'Bake ituna' erakusketaren baitan landutako “Bitartekaritzaren arkeologia bat” ikerketan aurkitzen den Herriko Korua kasuari helduz, honen eguneraketa bat planteatzen da, Donostian, hemen eta orain. Eguneraketa hau Tabakalerako hezkuntza arloa eta Hazitegiak – DSS2016EU arteko kolaborazio bat da.

Temática
Tipo de actividad
Invitados
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Eguneraketa: Misiones pedagógicas. El coro del pueblo. On connait la chanson
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si