Multimedia
Imagen
Garazi Pascual e Iván Gómez Forzar lo frágil TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2024/04/29 - 2024/05/26
Pasada?
Si
Descripción Larga

Inork ezin dio hauskortasunari ihes egin. Banaezina da gure giza izaeratik. Gizakiak jaiotzatik esperimentatzen du berezkoa duen hauskortasuna; eta gure finitutasuna osatzen eta gogorarazten digu heriotzaraino. Era berean, hauskortasun hori gainditzea obsesio etengabea izan da eta da, oraindik ere, gizadiaren historian.

Prometeok, giza gabezien jakitun, su sakratua lapurtu zion Hefestori, gizakiei emateko. Sua, τέχνη, gizadiari eman zitzaion bere izaera indartu/behartzeko, bere hauskortasuna atzean uzteko, eta bere biziraupena ahalbidetzeko. Arteak lehen ez zegoen errealitate bat sortu zuen. Hala, eredu prometeiko hori jainko-sortzaile gisa bereganatu zuen kristau pentsamenduak. Ondoren, Errenazimentuan, gizaki-sortzaileak, Frankensteinek edo Prometeo modernoak ─gizakiak sortzeko gaitasun teknikoak─ ordeztu zuen gaitasun jainkotiarra. Ex nihilo ahalmenari forma arrazionala emateko beharrak (testuinguru kreazionistan) esplikatzen ditu praktika artistikoak, biologikoak eta politikoak, arrazionalizatu eta ikertu egiten dutenak giza izaeraren mugarik gabeko ikaskuntza, plastizitatea eta moldakortasuna, haren hauskortasuna ahalmen infinitu bihurtuta.

Hala, gizakiaren indarra bere gaitasun teknikoan dago, eboluzioaren mekanismo gisa neoteniaren ideian mutatua. Izatea-heriotzarako izatea-neotenian bihurtzen da, non teknologiaren bidez iristen diren gorenera giza izatearen hobekuntza eta hauskortasunaren transformazioa.

Hala ere, τέχνη kontzeptu politiko bihurtzen da: sua lapurtzeak komunitatean bizitzeko aukera ere ematen du, eta horrek gizakiari indarra eman eta menderatzaile bilakatzen du. Hauskortasuna gainditzeko saialdiak kontrol tresna eta praktika biopolitiko bihurtzen dira: suak gorputz politikoa eta gorputz singularra markatzen ditu; sakondu egiten dira gure gizadiaren pitzadurak, higatu komunitatea, eta lehertu gorputza.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Garazi Pascual e Iván Gómez Forzar lo frágil TBK
Año
2024
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarrak
Futura?
No