Multimedia
Imagen
Frankenstein_MaximilianoSchoenfeld
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2022/03/14 - 2022/04/31 + 2022/09/11 - 2022/09/25
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zuzendaria: Maximiliano Schonfeld

Ekoizpen-herrialdea  Argentina

Iraupena: 100 min

Egokitzapenaren oinarria: Frankenstein o el moderno prometeo de M. Shelley

Hizkuntza: Castellano - Wichí - Mapuche

Filmaketa-formatua: DCP Following DCI

Zertan dira berdin mendian dagoen gazte maitemindu bat eta kaiolan dagoen birigarro bat? Eta, baserri batean seme baten bila dabiltzan bi gizon eta gordelekuekin obsesionatuta dagoen txakur bat? Eta, herriko festak igarotzeko lagunaren bila dabilen gizon bat eta etxera itzuli nahi ez duen motorzale talde bat? Eta, gauez izar guztiak islatzen dituen iparraldeko padura edo zingira bat eta Balkanetako Gerra gogoratzen duen aita bat? Eta, azeri bat, Catamarcako basamortua eta Patagoniako lurren ustiapenak? Eta, erresistentzia maputxea, galdu diren hizkuntzak eta Argentinako arrantza-ontziak? Frankenstein.

"Selva Almada egilearekin lan egin nuen denboran, hitzaren eta irudiaren arteko talkarekin zerikusia zuten kezka batzuk sortu zitzaizkidan. Kezka horiek ere literaturarekin eta zinematografiarekin lotuta zeuden. Baita horien lekualdaketarekin eta ezin gaindituzko formekin ere, polaritatetik eta esperimentaziotik abiatuta beti. Eta, hain zuzen, Selvarekin idatzi nuen filmaren grabaketan, berriz irakurri nituen Mary Shelleyren Frankenstein eleberrian azpimarratu nituen zatiak. Bereziki irakurri nuen kapituluan, munstroa baserrian ezkutatuta zegoen, familia baten egunerokotasunari begira, eta, begiraldi horretan, hizkuntza, lana, maitasuna eta tristura zer diren ikasi zuen. Nire irudimenean, baserri horrek Entre Ríosen hainbestetan filmatu nituen baserrien itxura zuen. Liburuak, bai eta filmak ere, bidaia bat proposatzen du paisaietan eta izateko moduetan zehar, desbideratze eta ingurune ahuletan eta ia ikusezinetan zehar. Eta, galdera bera egiten du: ba al da planik guretzat?"

Imagen Listado
Imagen
Frankenstein_MaximilianoSchoenfeld
Año
2022
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional