Urte berriarekin, eta Hirikikas deituriko ikaskuntza-jardueren ildoan, hilero egingo den ziklo bati ekingo diogu, eta software libreko programak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko ditugu, laborategi bateko oinarrizko tresnen maletin bat osatzeko.
Mundu errealeko objektuak -edozein dela bere tamaina- diseinatzeko sortutako FreeCAD CAD 3D modelatzaile parametrikoa erabiltzeko lehen urratsak emango ditugu lantegi-sorta hau abiatzeko. Modelatze parametrikoak sortutako diseinuak erraz eraldatzeko aukera ematen du, modeloaren historikoan atzera eginez eta parametroak aldatuz.
Freecad software-libre lantegia
-
Freecad instalatzea, 3D elementuen modelatu parametrikorako software askeko programa.
-
3D piezen biltegiaren errepasoa eta eraldatzeko ereduak hartzea.
-
Beste software batzuen analisia: Autocad, Tinkercad, 123D design, Catia eta Solidedge.
-
1. ariketa: pintza bat modelatzea.
-
2. ariketa: pitxar bat modelatzea.
-
3. ariketa: pieza libre bat sortzea eta, ahal dela, laborategiko 3D inprimagailuan inprimatzea.
FreeCAD, CAD 3D modelatazaile parametriko lantegia, laborategi bateko oinarrizko tresnen maletin bat osatzeko software libreko programak erabiltzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeko lantegi-sortaren baitan.