Music & Apero-ren arratseko saioa, LeBukowski eta Dabadada-rekin elkarlanean egindako programa, Frikstailers, DJ Set formatuan eta Meneo protagonistak dituena.
Funtsean, Frikstailers-en musika energia hutsa da, dantzako 220 voltio. Dibertsio handia, harrigarria, adimenduna eta erritmoaren bi zorok gobernatua: Rafa Caivano (aka Ralf aka DJ Rafa Caivano) eta Lisandro Sona (aka Sandro Lee, aka DJ Sandro de América).
Bikote honek muga geografikorik eta generorik gabeko musika egiten du eta bere konposizioetan inkontziente kolektiboaren pop elementuak, baina zatikaturik emanak, konbinatzen dira, guztiak erritmika mutantedun baseekin, denak konbinaturik guztiz berri den zerbait sortzeko.
Azken produktua hainbaten konbinazioa da: dancehall, hip hop, funk dantza, cumbia, dub, house, kuduro, electro, techno eta horien burutik pasatzen den edozein gauza, guztia Frikstailers gisa definitzen den kutsu bereziarekin, abesti zoragarri pila bat uzten digutela, dantza pistan lehenago inoiz entzun ez dena.
Frikstailers-en aurretik, Meneo-k irekiko du saioa.
Sesión vespertina de Music & Apero, programa en colaboración con LeBukowski y Dabadaba, y protagonizada por Frikstailers y Meneo.