Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Gai al da argia XVI. mendeko tailu bat biziberritzeko? Eragin al dezake zinemak hildakoak ibilaraztea? Galdera bikoitz horrek saio bikoitz honi buruz hitz egiten hasteko balioko digu.

José Val del Omar urte luzez izan da zinema espainiarraren sekretu handia. Bere filmak eta film- eta soinu-esperimentuak batzuetan altxorrak ezkutatzen diren gerizpeko leku horretan zeuden. Duela zenbait urtera arte Reina Sofía museoak hari buruzko erakusketa bat egin zuen arte eta haren irudia nazioarteko panoraman kokatu zuen arte. Harrezkero, haren filmak mundu osoan bidaiatzen ari dira, lilura eraginez, bai eta galdera bat ere: nolatan ez genituen ezagutzen orain arte mirari horiek?

Fuego en Castilla da Espainiako haren funtsezko Triptikoaren bigarren kapitulua. Film sakona eta askea da eta ez du beldurrik esperimentazio hutsa eta Gaztelako tradizioa, futurismoa eta Aste Santuko iruditeria nahasteko. Val de Omar beraren hitzetan, "TactilVisión-en (bulkadakako argiztapen-sistema) entsegu somnanbulu bat da Juan de Juni frantziarraren eta Alonso de Berruguete espainiarraren eskultura erlijiosoei buruz, Mendebaldetik Ekialdera gurutzatzen duen zinema batean, ihesetik estasira". Haren irudien eta soinu-banda elektroakustikoaren indarrari esker, aipamen bat lortu zuen 1961eko Canneseko Jaialdian.

Filmak programatzeak magiatik, irudien talken konfiantzatik eta izenburuen eta gaien arteko korrespondentziak inbokatzetik asko duenez baita ere, geure buruari galdetzen diogu zer gertatuko litzatekeen Val del Omarren eskultura bizidunak zinemaren historiako zonbi klasiko handiarekin nahasiko bagenitu. Eta hauxe gertatzen da.

San Sebastián Antilletako uharteko azukre plantazio bateko lur-jabeak Betsy Connell erizaina kontratatzen du haren emazte Jessica zaintzeko; izan ere, ohean dago, sukar arraro baten erruz. Tokiko bizilagunen arabera, Jessica zonbi bat da, eta orduan hasten dira ikertzen haren ondoezaren jatorria ezagutzeko: Magia beltza, budu, familia-istorio konplexua, Afrikar esklaboen ondorengoen madarikazioa?

B saileko terrorezko zinemaren izenburu mitikoetako baten aurrean gaude. Gainera, Jacques Tourneur zuzendaria erabat errenditu zen soinu eta irudien botere poetiko eta iradokitzailera.

 
 
Descripción Corta

Gai al da argia XVI. mendeko tailu bat biziberritzeko? Eragin al dezake zinemak hildakoak ibilaraztea? Galdera bikoitz horrek saio bikoitz honi buruz hitz egiten hasteko balioko digu.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si