Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

 

Función de noche, Josefina Molina, Espainia, 1981, 90'

Lola Herrera aktoreak  bere ibilbideko arrakasta handiena Carmen Sotilloren pertsonaiaren interpretazioarekin lortu zuen, "Cinco horas con Mario" eleberritik antzerkira pasatu zen Miguel Delibesen obra ezagunarekin.

Arrakasta horren erdian, Lola Herrerak krisi pertsonal sakona jasan zuen, egunero publikoaren harrera bikaina eskaintzen zion pertsonaiarekin izan zuen identifikazioak eragindakoa, eta bere bizitzako alderdi asko zalantzan jarri zituen. Antzezten zuen bitartean konortea galtzeraino ere eraman zuen. 

Bizi-krisi honek, hamabost urte bananduta daramatzatenean, Daniel Dicenta aktorearekin, bere senar ohiarekin, elkarrizketa luze batera garamatza.

Antzezlana antzezten ari den antzokiko kamerinoan, arratsaldeko funtzioaren eta gaueko funtzioaren artean, bien arteko topaketa berezi hori gertatzen da. Bertan, lehen aldiz, inoiz hitz egin gabeko euren bizitzako hainbat alderdiri buruz eta beren ezkontza-porrotaren arrazoiei buruz hitz egingo dute.

 Elkarrizketa honen zenbait unetan, Lola Herrera, bere ibilbidearekin obsesionatuta eta bere etorkizunarekin kezkatuta, bere krisiaren kausak aurkitzen saiatzen da, eta bertatik ateratzen saiatzeko hasitako bideetan pentsatzen du: kartak botatzen dituen iragarle bati egindako bisitak, "etorkizuna argitzeko" ahaleginean; kirurgia plastikoko mediku bati egindako kontsultak, doktoreak aholkatuta, bularrak txikitzeko ebakuntza egiteko asmoa alde batera uzten duen arte. Juana Ginzo, bere lagun minari bizitzan zertan huts egin duen galdetzen dion unea; seme-alabekiko harremana; ezkontza baliogabetzeko auzitegian aurkeztutako demanda. Bilaketa horren emaitza, Lola eta Danielen konfrontazio lazgarrian islatzen dena, emakume baten erretratua da, emakume askoren erretratua dena. Eta baita kameraren aurrean beren barrua ausardiaz azaldu nahi izan duten bi pertsonena ere, besteen gogoetarako  eta garai eta belaunaldi oso bat islatzeko. "Función de noche" film paregabea da, ikusleak (eta kasu askotan are interes handiagoarekin ikusle ez-espainiarrak) ez daki dokumentu batera edo fikzio batera doan. Nolanahi ere, barrenak mugiarazten dituen filma da.

 
 
Descripción Corta

 "Función de noche" barrenak mugiarazten dituen filma da.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
DFERIA-rekin solasaldiak
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si