Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Egun batean, Ibonek Foto Aérea jarri zigun lagun batzuei eta niri, eta orduantxe sortu zen bideoaren proiektua. Asko gustatu zitzaigun, eta, gogoberotuta, bideoklip bat egiteko aukeraz hitz egin genuen. Pieza musikal oso hunkigarri eta iradokitzailea iruditu zitzaidan. Egia esatera, hasiera hartan egin nahi nuenak ez zeukan zerikusirik azkenik egin genuenarekin, baina, tira, horrelakoxeak dira gauza hauek.

Bideoklipa nola egin pentsatzen hasi nintzenean, konturatu nintzen gai oso sotila eta “sinplea” zela, hau da, ohiko narrazioa egingo bagenu eta ikuslea “istorioaren” bidetik eramango bagenu arriskuan egongo ginatekeela irudia bera esperientziaren erdigune izateko eta ikuslearengan sentipen musikala pixka bat diluitzeko.

Orduan, hausnartzen hasi nintzen nola egin nezakeen musikaren zerbitzura egongo zen pieza bat, musikan zentratzen lagunduko zuena eta ikuslea ezein ildo narratibotara lerratuko ez zuena, ezertxo ere kontatuko ez zuena, irudien bitartez abestian gertatzen zena lagundu baino egingo ez zuena. Eguneroko egoerak erakutsi nahi nituen, arruntak, elkarren arteko loturarik gabeak, ikusleari istorio edo narrazio bat harilkatzea benetan zailduko lioketenak… Eta asmoa zen narrazio- eta trama-falta horrek ikuslea musikara eramatea.

Bestalde, estetikari dagokionez, abestiaren doinuarekin inolako zerikusirik ez zuen zerbait egin nahi genuen, musikak iradokitzen zituen irudiak (niri neuri, uda, itsasoa, bidaia…) gogora ekarriko ez zituena. Horrela, niri eragiten zizkidan sentsazioetatik urrunduz, jendeari aukera eman nahi nion musika euren kabuz sentitzeko eta modu pertsonalean interpretatzeko. Nire ustez, inolako eraginik gabeko eta doinutik erabat urrundutako irudiak planteatuz, ikusleari aukera handiagoa eman ahal genion Ibonen kantaz gozatzeko, nork bere irudi eta sentsazio propioak sortuz. Azken batean, asmoa zen ikuslea musikara eramango zuten eta musikaz gozatzen lagunduko zioten irudi batzuk sortzea, eta abestia nola eraikita zegoen modu erraz batean erakustea.

Gabe Ibáñezek Irudiaren Zientzietako lizentzia atera zuen Complutense Unibertsitatean. Han, ordenagailuz sortutako irudiak aztertzeko eta garatzeko tailer esperimental aitzindari bat sortu zuen. 1992an, postprodukzio digitalaren esparruan hasi zen; hala, 3D teknologian espezializatu zen, eta zinemako eta publizitateko efektu bisualen gainbegirale gisa hasi zen lanean. 2000. urtetik aurrera, publizitate-iragarkiak zuzentzen hasi zen, eta 2006an bere lehen film laburra zuzendu zuen, Máquina. Filma urte hartako Kimuak atalean sartu zen, eta nazioarteko 40 sari baino gehiago lortu zituen, tartean Clermont Ferrandeko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Berezia. Gero, bere lehen fikziozko film luzea zuzendu zuen, Hierro, zeina Cannesko 2009ko Jaialdiko Kritikaren Astean estreinatu baitzen. 2014an Autómata grabatu zuen, Antonio Banderas protagonista duen zientzia fikziozko film luzea, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko atal ofizialean estreinatua.

 

Foto Aérea Gabe Ibáñezek izen bereko Ibon Errazkinen diskorako (Elefant Records, 2018) eginiko bideoklipa da. Gorputzak lauhazkan. Locomotion. Mugimendua eta zinema zikloaren barruan.

 

Descripción Corta

Foto Aérea es un videoclip de Gabe Ibáñez para el disco homónimo de Ibon Errazkin (Elefant Records, 2018). 

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si