Imagen
Imagen
Descripcion

Centro Universitario de Teatroko ikasle ohia eta UNAMeko Zientzia Fakultateko Biologia karrerakoa. 30 film luze baino gehiagotan parte hartu du Nicolás Pereda, Raya Martin, Paul Leduc edo Cary Fukunaga bezelako zuzendariekin. 2003 urtean Luisa Pardorekin Lagartijas tiradas al sol kolektiboa fundatu zuen, eta 11 proiektu eszeniko baino gehiago antolatu zituzten haren baitan. Hainbat jaialditan parte hartu du: Vienako Festwochenen, Pariseko udazkeneko festibalean, Bruselaseko Kunstenfestivaldesartsen, Madrilgo Escena Contemporánean, Montrealeko Transameriqueen edo Zúricheko Theater Spektakellen, besteak beste. 2007an Ariel sarira nominatu zuten La niña en la piedra-n eginiko lanagatik. 2009an Belfort zinemaldiko Prix Janine Bazin saria irabazi zuen eta Gramadoko Zinemaldian Perpetumm Mobile-n egindako lanagatik. 2011n Toulouseko Zinemaldiak sail bat eskaini zion bere lanari, baita Pariseko Zinemaldiak ere. 
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Antzerki eta zinema antzele eta zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores